Ongi etorri

Nire aitaren etxea

defendituko dut.

Otsoen kontra,

sikatearen kontra,

lukurreiaren kontra,

justiziaren kontra,

defenditu

eginen dut

nire aitaren etxea.

Galduko ditut

aziendak,

soloak,

pinudiak;

galduko ditut

korrituak,

errenteak,

interesak,

baina nire aitaren etxea defendituko dut.

Harmak kenduko dizkidate,

eta eskuarekin defendituko dut

nire aitaren etxea;

eskuak ebakiko dizkidate,

eta besoarekin defendituko dut

nire aitaren etxea;

besorik gabe,

sorbaldik gabe,

bularrik gabe

utziko naute,

eta arimarekin defendituko dut

nire aitaren etxea.

Ni hilen naiz,

nire arima galduko da,

nire askazia galduko da,

baina nire aitaren etxeak

iraunen du

zutik.

(Gabriel Aresti)

Zure laguntza behar dugu gure lanarekin jarraitzeko. Lagundu nahi duzu? Hona hemen gure kontu korrontea:       ES03 2100 3693 2122 1004 4331

%d bloggers like this: