Si quieres leer este artículo en romance navarro, haz klik aquí.

Gorriak eta Aurrerakoiak

 

Gorri eta aurrerakoi, berez, kontzeptu ezberdinak dira, nahiz eta bien ezaugarriak uztartzen dituzten pertsona, talde politiko eta kutura elkarte ugari aurki ditzakegun. Bestalde, Europako alderdi zentro-erreformistetan eta AEBko alderdi errepublikarrean dabiltzan kristau-demokrata eta liberal asko aurrerakoiak dira. Horren adibide Madrilgo alkate ohia eta egun Rajoyren ministroa den Gayardón jauna, eta Kaliforniako gobernadore izandako Arnold Schwarzenegger jauna ditugu. Aurrerakoiek, direla zentro-erreformistak (liberalek eta kristau-demokratek), direla gorriak, justizia sozialaren aurka doan ikusmolde okerra dute. Liberalek eta kristau-demokratek, batetik, denok pairatzen dugun egungo (des)egitura soziala bere horretan utzi eta bere-berezkoak dituen injustizia eta zapalkuntzari eusti nahi diete. Gorriek, bestetik, onustean edo gaitzustean, gizartearen egitura zeharo aldatu nahi dute. Asmoak asmo, horren emaitzak negargarriak izan dira, gorputzentzat beti, eta arimentzat sarri. Sarraski odoltsuetara jo izan duten gobernu gorriak ez dira gutxi. Gogora ditzagun, adibidez, herrialde komunistetako “Gulag“-ak.

Gobernu gorri baten biktimak

Aurrerakoi guztiek, ezkertiar nahiz eskuindar, berezkoa dute naturaren ordena eraldatu nahia eta honekin batera gizabanakoaren zein gizarte osoaren ikuskera antropologikoa hankaz gora jartzea. Helburu horrekin, gaitz neurtezineko triskantzak burutu dituzte gorriek, demokristauek eta liberalek, eurek agintea duten estatuetan abortuaren eta in vitro ernalkundearen legediak ezartzearekin.

Aznaren gobernuko osasun ministroa izandakoa eta oraingo gobernuan berriro osasun ministroa den Ana Pastorek, kasu, bizitzako lehen etapan ziren 300.000 haur giza-akurri erabiltzera eman ditu. Biktima horiei kirurgikoki abortatutako 511.400 haur eta kimikoki abortatutako beste ehunka mila gehitu behar zaizkie. Aurrerakoiak, direla eskuindarrak, direla ezkertiarrak, politika eta ekonomiarekiko jarrerak ezberdinak izan arren, biek ala biek Jainkoaren seme-alabatasunaren fruitua den giza-natura aldrebestu nahi dute.

Hori dela eta, gehien bultzatu, inposatu eta sendotu nahi dutena gizartea eraldatzeko legeak dira.

Manuel Morillok idatzitako artikulua “Tradición Digital”-en publikatua.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

%d bloggers like this: