Si quieres leer este texto en español, haz click aquí.

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

EUROPA ALA EUSKARIA?

Ez gara ez inperialismoaz ari! Gure asmoa ez da Europa konkistatu edo kontinente distiratsu hau osatzen duten herrialde guztien nahaste-borraste bat egitea. Horren ardura (gure gogoaz bestera) Europar Batasunak eta Bruselako Gobernu Zentralak hartu dute.

Aurkeztu nahi dugun gaia garai batean zenbait antropologok proposatu, gaur genetika, geografia eta hizkuntzalaritzako aditu askok egiaztatu, eta seguruena laster ukaezinezko egiatzat hartuko dute.

100.000 urte K.a. azken izotz aroa hasi zen. Izotz aro hartan Cro Magnon arrazako lehenengo gizakiak ailegatu ziren Afrikatik Europara. Ikerlariek uste dute orain dela 50.000 eta 40.000 urte bitartean zapaldu zutela estreinakoz Europako lurra, alegia, izotz aroaren erdi-erdian, hotz handiena egiten zuen garaian.

Garai hotz hartan gizakiaren bizi baldintzak gogorrak ziren oso eta populazioa lar gutxituz joan zen izotzaldiak hartutako kontinente osoan, haren iraupena kolokan jarri arte. Hori guztia gaurko zientziak frogatu du eta ez dago zalantzabiderik.

Baina, inon ba al zegoen babeslekurik? Bai! Antton Uriarte Euskal Herriko Unibertsitateko geografia irakaslearen ikerketen arabera, Afrikatik zetozen haize epelek Espainiako goi-lautadako mendietan marruskatuz eragiten zuten “foehn” haizearen eraginari esker, txoko epel bat sortu zen egungo Kantabriak, Akitaniak eta Euskal Herriak osatzen duten lur eremuan, non inguruko bazterren aldean tenperatura gozoa zen eta non Cro Magnon arrazako pertsona askok babes har zezaketen, bertan aurkitutako marrazkidun kobazuloek, trikuharriek eta gainerako tresnek erakusten duten bezala.

15.000 urte K.a. klima baldintzak hobetu eta babesleku hartan bizi ziren gizaki asko Ekialdeko Europako beren jatorrietara itzuli ziren ehizarako eta janari bilketarako aukera hobeak eskaintzen zituzten lur zabalagoen bila.

Honaino geografiak irakasten diguna, baina genetikak zer dio?

Oxfordeko Unibertsitatean lanean den eta mundu guztian ospea duen Stephen Oppenheimer mikrobiologoaren ikerlanen arabera, euskaldunen material genetikoak britainiarrenarekin %75eko antza du. (Irlandarren material genetikoarekin %80ko antza dauka.) Hori Britainiar Irlak kantauriar erlaitzetik kolonizatu ziren adierazle da. Oppenheimer irakasleak kolonizazio hori 15.000 urte inguru K.a. gertatu zela uste du.

University College of Londonen genetika molekularreko irakasle den David Goldsteinek “euskal genea” Europa osoan gehien agertzen den genea dela deritzo. Europako mendebaldean gailentzen omen da batez ere, Ekialdeko Europan, euskaldunen kolonizazioaren ondotik, ekialdetik sartu ziren beste herriek bakandu egin omen baitzuten gene hau.

Irakasle hauen esanetan Europa guztiari bere jatorri antropologikoetan “Euskaria” esan lekioke. Are gehiago, gaur egungo europarrek ere – Britainiar Irletakoek eta kontinentearen mendebaldekoek, batik bat – nagusiki euskalduna den material genetikoa dute.

Lana biribiltzeko hizkuntzalarien iritzia ere jaso dugu, Europako gaur egungo biztanlerian hainbesteko eragina izan duen jendeak zer hizkuntza erabiltzen zuen jakin nahi baikenuen.

Theo Vennemann hizkuntzalari alemaniar ospetsuaren ikerlanen arabera, Ekialdeko Europako leku izen askok (itsas izenak barne) ondo argitzen digute han indoeuroparrek beren hizkuntza inposatu aurretik zer hizkuntza erabiltzen zen. Izen horiek indoeuropar hitzekin baliokidetu izan dira, baina haien esanahia kontuan hartuta, euskal jatorria dutela onartu beharko dugu. Adibidez: “Eber” hitzak alemanez “basurdea” esan nahi du, baina hitz hori “Ebersburg” hiriaren izenean ere agertzen da. (“Eber” basurdea da alemanez; “Burg”, berriz, hiria.) Ebersburg hiria Fulda ibaiaren ertzean dago eta hizkuntzalari ospetsuaren iritzirako oso litekeena da “Ebersburg” izenak basurdeekin baino zerikusi handiagoa ibaiarekin izatea eta “Eber” hori alemanetik (basurdea) baino euskaratik (ibarra) etor liteke. Azken hau askoz logikoa izango litzateke, hiri hori “Basurdeen hiria” deitzea baino askoz zentzudunagoa baita “Ibarriria” deitzea. Euskarazko leku-izen bat izango genuke, beraz, Alemaniaren bihotzean. Baina hiri horretaz gain, “Eber” erroa duten beste hainbat hiri daude Alemanian. Adibidez, “Ebersdorf” izena duten lau herri daude Bavarian, Austrian, Saxonia Beheran eta Turingian eta laurak ibaiertzean daude. Hori guztiarekin ere, askoz adibide gehiago daude Alemanian bertan nahiz Alemaniatik kanpo.

Joko al gaituzte inperialistatzat Europari Euskaria esaten badiogu?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s