RODEZNOKO KONDEA

Rodeznoko Kondearen Enparantza. Horrela deitu izan da bere inauguraziotik. Hainbeste urtean izan zuen izen hau, gaur egun ez baitago iruindarrik (ezta nafarrik ere) beste izen batekin imajina dezakeenik, nahiz eta gutxik jakin nor izan zen gizon hura.

Azkenaldi honetan eztabaida luzeak izan dira izen hura errespetatu edo aldatu behar den inguruan. Beste alde batetik, bere ustezko historial kriminala dela-eta (batzuek esaten duten bezala), nafarrek zalantzak dituzte gizon honen nortasun ilunaz. Zirudienez, Iruña gerra delituen konplize zen hiri bezala pasatuko zen historiara, izen gorrotatu hura mapetatik desagertzen ez bazen.

Ez dut esango, garai horietan izen hura ondo hautatua izan zenik, baina idazki labur honetan Rodeznoko Kondea deskribatzen saiatuko naiz, pasiorik gabe uler dezagun, zeintzuk izan diren gure agintarien arrazoiak erabaki hori hartzeko.

Rodeznoko Kondea 1872 urtean jaio eta 1952 urtean hil zen. Bere ama nafarra eta aita Extremadurakoa zen. Lurjabe eta aristokrata zen, Nafarroan eta Extremaduran lurrak baitzituen. Lur jabetza haundiak zituen pertsona izatea gaur egun arrazoia izan zitekeen (zenbait alderdi politikoen inbidia dela-eta) haren izena plaka publiko batean ez ikusteko, nahiz eta seguru nagoen, bere lurrak ez zituela diru publikoarekin erosi, garai horietan -gaur egun ez bezala- heriotza nahiago baitzuten zentimo bat lapurtu baino; hori alderdi politiko guztietan gertatzen zen.

Beraz, arrazoi bat jar dezakegu: inbidia; bere izena harri batean grabatuta ikusi nahi ez izateko. Ordea, ez dut arrazoi hau nahikoa ikusten. Bilatzen jarraituko dugu.

Karlista alderdiaren bazkide izaki, junta gorenaren buruzagi izatera ailegatu zen. Euskal-Nafar, edo Lizarrako estatutua onartu zuen 1931 urteko lehen bertsioan, Alderdi Karlista guztiak bezala. Bertan haren sinadura agertzen da, egiaztatu dadin. Hasiera batean estatutu honek eskatzen zuenari buruz hitz egingo dut.

<< Anaitasun eta erosotasun politikoen arrazoiek eskatzen digute, gure nortasunaren birkonkista honetan nafarrak, bizkaitarrak, arabarrak eta gipuzkoarrak herri bakarra izatea eta bere askatasuna eskatzea; aspirazio eta arraza batasun honetan, legislazio berdintasuna eta gobernu batzorde berdinak izan gabe, Euzkal herrialde hau batzen duten herrietako bakoitzak bere Foru antolakuntza propioa duelarik. >>

Eusko Ikaskuntzaren Batzordeak 1931ko maiatzaren 31n Euskal Estatuaren Estatutu Orokorra izeneko txostena aurkeztu zuen. Honen arabera, lau herrialdeak “espainiar estatuaren barruan estatu autonomo gisa” antolatuko ziren eta Euzkadi izango zuten izena. Espainiako Gobernuak kanpo harremanetan, komunikazioetan, monetan, penal eta merkataritza zuzenbideetan, Eliza estatuarekiko harremanetan, Espainia mailako hauteskundeetan, eta armadan aginpideak izango zituen. Euzko Jaurlaritzak, berriz, bere mugen barneko beste gaietakoa edukiko zukeen, tartean, polizian eta euskal armadan (Euzko Gudarostea).

Iruñean ekainaren 14an udalen batzar orokorrera deitu zuten proiektua eztabaidatzeko. Hala ere, artean EAJ kide ez zuen Koalizio Katoliko Foruzalearen mitina bertan antolatuta zegoenez, Lizarran egitea erabaki zuten. Batzarrean puntuz puntu eztabaidatu zuten proiektua eta 427 udalek onartu zuten aldaketa nabarmen bakar bat eginda: Euskal Estatua eta Aulki Santuaren arteko harremanetan autonomia bermatzea, hau da, Vatikano Hiriarekin konkordatua negoziatzeko gaitasuna izan behar zuen. Honek Lizarrako zuzenketa izan zuen izena. Bertan zeuden 220 nafar udaletatik 200k egin zuten alde (hau da, biztanleriaren %89,93a). Batzarrean izandako jarrera zela-eta, Koalizio Katoliko Foruzaleak EAJrekin bat egitea negoziatu eta onartu zuen. Batzar hau zela-eta, proiektua Lizarrako estatutu bilakatu zen.

Irailaren 22an 420 alkatek osatzen zuten ordezkaritza bat (alkate horietatik 156 nafarrak ziren) Madrilera joan zen Niceto Alcalá Zamora behin-behineko gobernuaren presidenteari proiektua ematera. Irailaren 25ean eta 26an Madrilgo gorteen batzordeak eztabaidatu eta, Eliza Estatuaren harremanei buruzko artikulua konstituzioaren kontrakotzat hartuta, guztiz errefusatu egin zuen proiektua.

Dokumentu berri bat idatzi zen, Eliza eta estatuaren arteko erlazioei uko eginez eta errepublikak inposatutako laikotasuna onartuz.

Dokumentu berria ez zuten karlistek onartu, nahiz eta haien zuzendaritzak kideei nork bere pentsaeraren arabera bozkatzen utzi zien. Rodeznoko Kondea, karlista gehienak bezala, Lizarrako-estatututik aldendu zen.

Honek ere ez dirudi arrazoia, gure Foru Gobernuak enparantzari Rodeznoko Kondearen izena onar ez dezan. Beraz, bilatzen jarraituko dugu.

1938.urtetik 1939.urtera Espainiako Guda Zibilean justizia ministroa izan zen. Batzuek esaten dutenez, garai hartan heriotza zigor asko sinatu zituen. Segur aski ez ziren gutxi izan. Izan ere, epaitegien erabakiak haren eskuetatik pasatu behar ziren, hauek berretsi izan zitezen. Postua ez onartu eta lan desatsegin hura beste pertsona bati utz ziezaiokeen; baina onartu zuen.

Dirudienez, hau da gure agintariek erabili duten argudioa haren izena plazatik ezabatua izan dadin.

Ez da inongo herrialdetan izan, eta ez da izango, justizia ministroaren eskuetatik pasatzen ez den gatazkarik.

Aliatuak (hau da, “onak zirenak”) Bigarren Mundu Gerraren ondoren (errepresalia bezala) 7,31 milioi aleman hil zituzten; fusilatuak, lan gogorretara behartuak, goseak hiltzera kondenatuak edota kaleetan edo airetik metrailatuak, beren herrialdeetatik kanporatuta, ihesean zihoazenean.

Gerra garaian bertan ere 5,7 milioi aleman hil zituzten, horietako asko, garrantzi militarrik gabeko hiriak bonbardatuak izan zirenean.

Zifra ofizialak dira, baina inoiz ez da hauei buruz hitz egiten komunikazio bideetan. Eta oso harro daude beste herrialde batzuetan buruzagi haietaz. Batez ere, Ingalaterran Churchill heroi nazionala da. Eta ez zaie axola Jaltako Konferentzian, 1945. urteko otsailaren 7an, “sei milioi alemaniar hil ditugu, eta behar bada, milioi bat gehiago hil genitzake gerra bukatzerako” esan izana.

Beraz, Rodeznoko Kondearen delitu bakarra alde ezegokian egotea izan zen.

Alde ezegokian egotea beti txarra izan da, baina gaur egun, gure komunikazio bideak nork eramaten dituzten jakinda, alde ezegokian egotea biziki arriskutsua izan daiteke. Rodeznoko Kondeak zortea izan du, bere izena plaza batetik kendu baino ez diote egin. Jakina, dagoeneko hilda dago eta ezin dezakegu epaitu, gure Garzón epaileak nahi zuen bezala.

Goian Bego!

Si quieres leer esto en español, haz click aquí.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s