Hauek dira Eliza Katoliko “gorrotatuaren” zenbatekoak

  • 5.141 ikastetxe; 990.774 ikasle (ikastetxe bakoitzeko 3 milioi euro aurrezten ditu Estatuak)
  • 107 ospitale (Estatuari 50 milioi euro aurrezten dizkio urtean ospital bakoitzak).
  • 1.004 zentro; ambulatorioak, kontsultategiak, babes-etxeak, elbarrientzako zentroak, pasadizokoen etxeak eta HIESa duten gaixo terminalen etxeak, besteak beste; guztira 51.312 ohe (urtean 4 milioi euroko aurreztea zentro bakoitzeko).
  • Caritasen urteroko gastua: 155 milioi euro (katolikoen sakeletik ateratakoak).
  • Esku Elkartuak (Manos Unidas) erakundearen gastua: 43 milioi euro (sakel beretik)
  • Obras Misionales Pontificiasen (Domund) gastua: 21 milioi euro (ezetz asmatu nondik ateratzen diren?).
  • Marjinatuen berreziketarako 365 zentro (prostituta-ohiak, preso-ohiak eta drogazale-ohiak): 53.140 pertsona (Estatuari milioi erdi euro aurrezten dizkio zentro bakoitzak).
  • 937 umezurtz-etxe; 10.835 utzitako haur. (zentroko 100.000 euroko aurreztea).
  • Historia eta arte-ondarearen zaintze eta mantentzearen %80a.

Kontuak atera dira eta, osotara, Elizak 32.000 eta 36.000 milioi euro arteko aurreztea ekartzen dio Estatuari.

Honi guztiari gehitu behar dizkiogu Caritas, Esku Elkartuak, etabarretan lan egiten duten edo laguntzen duten pertsona guztiak. “Soldatarik gabeko” boluntarioak dira (zenbaitentzako harrigarria izan arren, egia da: besteen alde debalde lan egiten duten pertsonak badira), ezer ere ez eskatu gabe besteak laguntzen dituztenak. Zenbateko kostua izan dezake beraien lanak?

Hauxe da Estatuak Eliza Katolikoari zenbait laguntza ematen jarraitzeko arrazoia: ikaragarri merke ateratzen zaio.

Harrigarria da inork ez (edo oso gutxik) ezagutzea Espainiar ekonomia “ongi joateko” funtsezkoa den aurrezte hau…

Kontrapartida moduan:

Zenbat jantoki ireki ditu CC.OO.ek behartsuentzako?

Gaixo terminalentzako eta HIESa dutenentzako zenbat ospitale dauzka UGTk?

Nora jo dezake txiro batek ogitarteko bat eskatzera? PPren egoitzara? PSOEren egoitzara? EBrengana agian?…

Ba hauek guztiak gure zergetatik bizi dira…

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

%d bloggers like this: