Eliza eta OHZren salbuespena

Azken denboraldi honetan, hainbat esparruetatik Elizak OHZ, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, ordaindu dezan eskatu da, pribilegio bat delakoan eta, krisialdi garai honetan, udaletxeek zerga honen bidez bildutakoa premiazkoa dutela argudiatuz.

Sarrera honetan, bi gogoeta eginez, Eliza Katolikoaren ustezko pribilegio honi buruz zenbait gauza argitu nahi ditut.

LEHENBIZIKO GOGOETA. OHZren (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) salbuespena ez da, inondik inora, Eliza Katolikoaren pribilegio berezi bat. Hauek guztiek badute zerga-salbuespen hau ere:

  • Zerbitzu publikoak (Defentsa, Segurtasuna, Hezkuntza eta Presondegi-Zerbitzuak).
  • Erlijio-erabilera daukaten higiezinak, Aulki Santua, Erlijo-erakunde Ebajelikoen Federakuntza, israeldar-elkarteen Federakuntza edota Islamiar-Komisioarekin egindako hitzarmenen aplikazioa dela eta.
  • Atzerriko gobernuen higiezinak edo nazioarteko hitzarmenak direla eta ez dutenak ordaindu behar.
  • Gurutze Gorriarenak.
  • Trenbidearen liniek hartzen dituzten lurrak eta eremu hauetan kokatzen diren eraikinak.
  • Ikastetxe hitzartuak.
  • Historia eta arte-ondareari dagozkionak.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

Eta zer esanik ez alderdi politikoek eta sindikatuek dituzten zerga-abantailez: kuoten bidez jasotzen dutena, dirulaguntzak, dohaintzak, ekintza ekonomikoen etekinak eta ondarearen errenten etekinak ez dituzte aitortu behar.

Gauzak honela, inork ez du eskatzen alderdi politikoek eta sindikatuek beraien zerga-abantaila ikaragarriei uko egitea. Inork ez du eskatzen meskitek edo tenplu budistek OHZa ordaindu dezaten. Inork ez du aldarrikatzen enbaxadeek, ikastetxeek edo jauregi handiek OHZa ordaindu dezaten. Ez eta ejerzitoak, komisaldegiek, tren geltokiek edota espetxeek ere. Ez. Ezta pentsatu ere. Baina ordaindu dezala Elizak.

BIGARREN GOGOETA. Krisialdiaren ondorioz udaletxeek diru hori behar dutenez gero, Elizari OHZ ordaintzeko eskatzen zaiola irakurtzen dut. Honen inguruan hainbat gauza bururatzen zaizkit. Baina bakar batean soilik jarriko dut arreta.

Agerikoa den bezala, krisialdiaren eraginez pobrezia handia sortzen ari da. Zer egiten ari dira pobreen alde enbaxadak, jauregi handien jabeak, meskitak…? Zer egiten ari dira horien alde udaletxeak? Karitasera egunero udaletxeek bidalitako pertsonak ailegatzen baitzaizkigu, beraiek aurrekontuz larri dabiltzanez, lagun diezaiegun. Ez dituzte sindikatuetara edo alderdi politikoetara bidatzen, ezta meskita, sinagoga, enbaxada, edota legazio diplomatikoetara ere. Ez. Parrokietara.

Nire parrokian lanik gabeko 250 pertsona baino gehiagori laguntzen diegu. Hauetariko laurogei baino gehiagok lana aurkitu dute. Elikagaiekin hogeita hamar familia baino gehiagori laguntzen diegu, erosketetarako orga hilean bi bider betetzen zaielarik. Eta hau ez da ezer ere ez. Baditut ehun eta berrogeita hamar familien ardura daukaten lagunak.

Ba hona hemen konponbidea. OHZ Elizak ordaindu dezala krisialditik ateratzen laguntzeko. Hain zuzen ere, txiroak aurrera ateratzeko gehien egiten duen erakundeari igo diezaizkiotela zergak.

Alderdi politikoek eta sindikatuek, hain solidarioak beraiek, ez diote uko egingo pribilegioren bati? Inork ez al du eskatuko AEB, Errusia edo Txinako enbaxadek OHZ ordaindu dezaten? Inork ez du eskatuko meskitek zergak ordaindu ditzaten? Eta Renferi? Eta Albako dukesari?

Ba ez, Elizak ordaindu dezala. Bitartean, udaletxeek pobreak bidaltzen dizkigu aurrekonturik ez daukatelako. Atzo bi familia gehiago iritsi zitzaizkigun udal batzordeak bidalita.

Dibertigarria gertatzen da: Eliza, ordaindu zazue zuek OHZ, krisialditik atera gaitezen, eta, bidenabar, arduratu familia hauez aurrekonturik gabe geratu naizelako.

Madrilgo Tres Olivos auzoko Maria Ana Mogas Dohatsuaren parrokiako apezak idatzia.

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: