Elizaren finantziazioari buruz

Otsailaren 26an “El País” egunkariak “Xake zerga-paradisuari” (“Jaque al paraíso fiscal”) izenburupean argitaratutako artikuluan Eliza Katolikoaren finantziazioari buruz hainbat faltsukeri esan zituen.

Eskeintzen ziren datuak argitzeko asmoz, otsailaren 29an Espainiako Gotzaien Batzarraren Informazio Bulegoko zuzendariak egunkarira gutun bat bidali zuen, martxoaren 26ko 2/1984 Legeak arautzen duen zuzenketa-eskubidea erabiliz. Ez zen erantzurik izan. Geroago, “El País”eko Irakurlearen Arartekoari beste gutun bat bidali zitzaion bitarteko izan zedin, bere Estatutuak dioen bezala Irakurlearen Arartekoaren eginkizuna “informazioen tratamendua kazetaritzaren arau etiko eta profesionalen araberakoa izan dadin begiratzea” baita. Kasu honetan, egiten zitzaizkion gogoetei buruz komentariorik ezin zuela egin erantzun zuen Arartekoak, bere eginkizunen artean zuzenketa-eskubidearen aipamenak eta honen lege-arrazoien analisia ez zegoela argudiatuz.

Martxoaren 20an, artikuluaren argitalpenaren 25 egun pasa ondoren, egunkariak zuzenketa-eskubidearen erabilera behar bezala kudeatzeko betebeharra hautsi zuenez gero -eta edukiak zeukan interes orokorra zela eta-, Espainiako Gotzaien Batzarrak ondoko gutuna ezagutarazi zion iritzi publikoari:

ZUZENKETA          

Zuzendari jn.:

Otsailak 26ko “El País”en 32. orrialdean argitaratu zena zuzentzea eskatzen dizut, Estatuak “apezpikuak eta apezak funtzionarioak balira bezala nominan ditu”ela, alegia. Faltsua da. Elizbarrutiak dira hilero apezei ordaintzen diena. Hau Elizbarrutien arteko Fondo Komuneko parte batetik datorren dirutik egiten ahal dute. Diru hau urtero banatzen du Espainiako Gotzaien Batzarrak eta, besteak beste, zergadunek libreki eta beraien borondatez Errenta Aitorpenean Elizari urtero ematen diotenaz osatzen da. Are gehiago, elizbarruti guztiek ez dituzte soldatak aipatu Fondoko diruarekin ordaintzen, bertan ez baitira sartzen interesdunei zuzenean banatzeko partidak, diru-kopuru partidak baizik.

Informazio berean Eliza Katolikoa “Estatua eta Aulki Santuaren Akordioen ondorioz” OHZren salbuespena daukala baieztatzen da. Faltsua da ere. 49/2002 Mezenasgoaren Legeak arautzen du zerga-erregimen hori. Lege honetan jasotakoarengatik, Elizak irabazi-asmorik gabeko beste erakundeek dituzten zerga-salbuespen berberak ditu.

Isidro Catela Marcos

Informazio Bulegoko Zuzendaria

Espainiako Gotzaien Batzarra

Informazio hau Espainiako Gotzaien Batzarraren web-orrialdean aurkitzen ahal da (www.conferenciaepiscopal.es).

Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: