“Etorkinen osasun arreta bermatzea eskatzen dugu”

¡Si quieres leer este artículo en castellano, haz clic aquí!

BILBO, DONOSTIA ETA GASTEIZKO OSASUN IDAZKARITZA ETA ORDEZKARITZEN KOMUNIKATUA

Maiatzaren 30ean, Euskadiko ospitaletako kapelautzetako kideek urteko bilera egin zuten Donostian. Kide guztiek ere heuren kezka azaldu zuten, irailetik aurrera erregularizatu gabeko etorkinei osasun txartela ukatuko zaiela eta (adingabeak, haurdunak eta larrialdiko kasuetan izan ezin).

34inmigrantesportadatxiki.gif Bilera hartan esandakoak bilduta, Bilbo, Donostia eta Gazteizko elizbarrutietako osasun idazkaritza eta ordezkaritzetako kideek, gure Gotzainek 2011ko Pastoral Gutunean azpimarratutakoa ekarri nahi dugu gogora.

Bibliak etorkinak gu bezala hartzea agintzen digula gogoratzeaz gain, hiru Gotzainek zera adierazi zuten: Jainkoaren irudi den persona ororen duintasuna oinarri izanda, giza eskubideek guztiok osatzen dugun familia unibertsala hartu behar dute kontuan eta ezin ditugu etorkinak unean uneko komenientziaren arabera tratatu. Halaber, kristau elkarteari, gizarte erakundeei, herritarrei eta agintariei, etorkinen eskubideak bereziki babesteko eskatu zieten (37. zenbakia).

Hau guztia dela eta, irailetik aurrera martxan jarri nahi den legearen aurreran gure egonezina eta ezadostasuna azaldu nahi dugu, bidegabekotzat jotzen dugulako eta erregularizatu gabeko etorkinen duintasunaren eta betebeharreko babesaren aurkakoa delako. Horregatik, legea bertan behera uztea eta etorkinen osasun arreta bermatzea eskatzen dugu.

Bilbo, Donostia eta Gasteiz, 2012ko maiatzaren 31

www.elizagipuzkoa.org

35inmigrantestxiki2.gif
Advertisements

Erantzunak itxita daude.

%d bloggers like this: