Alderdi Popularraren itxurakeria abortuaren inguruan

Si quieres leer este texto en español, haz clic aquí.

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

Gallardon justizia ministroak abortuaren egungo legea erreformatu nahi du 1985ko legera itzuliz. Lege hau PSOEk egin zuen eta ondoko hiru kasutan onartzen zuen abortua: amaren osasunarentzako kaltebideren bat izanez gero, fetuak malformazioren bat izanez gero edo haurduntza bortxaketa baten ondorioa izanez gero.

Baina Gallardonek 1985eko legean zenbait aldaketa egiteko asmoa dauka. Honela, ez da onartuko fetuak malformazioak edo “akatsak” izateagatik abortatzea. Hortaz gain, amaren osasunaren arriskua “benetako egiaztapen” baten bidez frogatu beharko dela baieztatu du ministroak.

Baina lege hau indarrean zegoenean, urtean 110.000 abortu inguru egiten ziren Espainian. Pentsa dezagun 2010ean PSOEk indarrean jarri zuen lege berriarekin, Aido legearekin, 118.000 abortu egin zirela (2011an). Hau da, Aido lege horrek ez zuen abortu kopurua gehiegi handitu.

Gainera, 1985eko legearekin egiten ziren abortuen gehiengo oso handia (%95 baino gehiago) amaren osasun psikikoaren arriskua argudiatuz egiten ziren. Gallardonek arrisku hori egiaztatuko dela esan du, baina hori zen, hain zuzen ere, 1985eko legeak jada “egiten” zuena. Jakina da medikuen ziurtagiria ia-ia beti lortzen zela. Hortik lege hau “iragazki legea” deitu izana.

Gauzak horrela, argi ikus daiteke PPk abortua indartu egingo duela. PSOEren legeari makillaje leun bat eginez abortuaren kontra dagoenaren itxurak egiten ditu. Eta komunikabide kontserbadoreen laguntzaz -PSOEren mamua behin eta berriz astintzen dutenak- katoliko asko engainatzen dituzte (ala bere burua engainatzen uzten diete?).

Baina PPren politikak pentsamolde abortista finkatu besterik ez du egiten. Bizitza eta abortuaren artean ez baitago erdibiderik. Ezin da pertsona errugabe baten hilketa legeztatu.

Beste behin, agerian geratu da PPren politika PSOEren erabat menpekoa dela. Honen frogarik handiena hauxe da: orain Alberto Ruiz Gallardonek bere aita zen Jose Maria Ruiz Gallardonek (Alianza Popular) 1985an burrukatu zuen legea ontzat jotzen du. PPk Felipe Gonzalezen abortua finkatzen du, PSOEren kritikak jasanda ere. Bistakoa da PSOEk hurrengo legealdian haratago joango dela abortuaren ildotik. Eta honela gizartean abortua nagusituko da, bi alderdi hauek praktikan bat bakarrik izango balira bezala jokatzen baitute.

Beraz, bizitzaren alde dagoen pertsona orok ez ikusiarena egiteari utzi eta PPren abortua borrokatzeari ere ekin beharko lioke. PPren abortua PSOEren abortua bezain hiltzailea baita.

Bakearen alde hainbeste egin zuen emakume baten hitzekin buka dezagun: “abortua munduko bakea akabatzen du… Bakearen etsairik okerrena da, ama batek bere umea akabatzeko gai baldin bada, zerk eragozten dit zu hiltzea? Zerk eragozten dizu ni hiltzea? Jadanik ez da eragozpenik geratzen” (Kalkutako Teresa).

Utzi iruzkina