Joxepa Antoni Aranberri “Xenpelar” (1865-1943)

Si quieres leer este texto en español, haz clic aquí.

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

AzalaErrenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eskatuta, Elixabete Perez Gaztelu ikerlariak  Joxepa Antoni Aranberri bertsolariaren biografia plazaratu du. Ikerketa hau Errenteriako Udaletxearen web orrian eskuragarri dago. Honez gain, liburuan jasotzen diren bertso kantatuak ere entzun daitezke toki berean eskeintzen diren entzunezko fitxategietan. Kantaria Mirari Perez Gaztelu da.

Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Errenterian jaio zen 1865. urteko urtarrilaren 7an. Ama, Maria Luisa, Xenpelar bertsolariaren arreba zen (Antonio Zavala, Errenteria’ko bertsolari zaarrak, Auspoa, 1968). Bere osabarengandik ez ezik, bere amarengandik ere bazetorkion Joxepa Antoniri bertsotarako jaiera. Lau urte bete baino lehen, amarik gabe geratu zen. Bere familia karlista zen. Aita Zavalak kontatzen duenez, bigarren karlistadan (1872-76), liberalak Errenterian izan ziren. Joxepa Antoniren familia beraien aldekoa ez zela bazekitenez, neskatxa zirikatzen hasten ziren. Gure bertsolariak honela erantzuten zien:
– Zuek danak inpernura joango zerazte, beltzak zerazte eta!
Garai hartako bertsolari gehienak ez bezala, kaletarra zen Joxepa Antoni. Errenterian bizi eta oso gazte zelarik hasi zen hiri hartako lantegietan lanean.
Gure herriaren arimaren adierazgarri aparta da emakume hau. Bere bertsoetan orotariko gaiak jorratu zituen: Lehenengo Mundu Gerra, emakumea, lana, baina, guztien artean erlijio-gaia nabarmentzen da, oso jainkozalea baitzen Joxepa Antoni. Biziki gomendatzen dugu liburu honen irakurketa. Jakinmina piztearren, liburuko bertso bat uzten diogu irakurleari.
(1917)
GUERRA EUROPEA’RI JARRIYAK
I
Ager    zaitez zeruko
uztargi ederra
pakia ematera,
akabatu gerra.
1/
Orra  masoikeri ta
pekatuak orra,
orra gure gañian
Jatularen zigorra;
pakia eskatzen degu,
Ama ta Señora,
gure relijiyua
igo dedin gora.
2/
Zaragoza’ra ziñan
etorri, Maria,
armatzat artzen degu
zure Pillaria;
zu gañetik zerala
daukagu fedia,
ez dezaigutela
autsi neutralidadia.
3/
Aditu zazu, Ama,
gure erregua,
eta baja zaiozu
Jaunari besua;
erakutsi zaiozu
Europa gaxua,
deika dagokizula
txit lastimosua.
4/
Esperantza daukagu
zuri aditzeko,
izar eder bat zera
danok giyatzeko;
ez da gure asmua
oiek itzaltzeko, (I)
bai Aita Santuari
obeditutzeko.
5/
Ezta besterik falta,
Jesus, zure naia,
geldituko  dirade
kañoi ta metralla;
emaiozu Amari
Dabiden  aballa,
akabatu dezala
munduko batalla.
6/
Gerr’au así zanian,
ez genduen uste
luzatuko zuela
gauzak onenbeste;
ez ogei ta bi egun,
juan díra iro urte;
Jesus eta Maria,
urrikal zaitezte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: