BIBLIAKO PERTSONA-IZENAK ARAUTU DITU EUSKALTZAINDIAK

2015-07-29

bibliako izenak txikia

Kanpoko pertsona-izenen eta izen mitologikoen grafia arautzeko langintzaren barnean, hirugarren araua argitaratu du Euskaltzaindiak: 177. araua (Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako izenak).

Biblia Mendebaldeko kulturaren ezinbesteko erreferentea da, eta pinturan, eskulturan, musikan, literaturan, poesian, antzerkian edo zinean iturri agortezina izan da: Biblian agertzen diren pertsona-izen asko behin eta berriro agertzen dira artelanetan.

Horregatik, egoki iritzi dio Euskaltzaindiak Biblian agertzen diren izen nagusiak biltzeari eta, euskarazko tradizioa arakatu ondoren, euskarazko grafia zehazteari. Tradizioaz gainera, 66. arauaSantutegiko izen ohikoenak— eta 76. arauaLatin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia— iturri egokiak dira grafia zehazteko irizpideak ezartzeko.

Arauaren sarreran, zehatz-mehatz aipatzen dira grafien inguruko jakingarriak. Irizpide horiei jarraituz moldatu dira Bibliako pertsona-izenen zerrendak, Itun Zaharrekoak zein Itun Berrikoak. Kontuan hartu dira, halaber, literatura-tradizioa, Elizen arteko Biblia eta euskarazko entziklopediak. Arauan, guztira, 202 izen jaso dira (Barnabe, Ezekiel, Jakue Alfeorena edo Jakue Txikia, Maria Magdalakoa, Matusalem…). Eta zenbait ohar argigarri ere sartu dira. Adibidez, Juda eta Judas grafien erabilera-esparruei buruzkoak, edo Jahveh eta Jehova grafiei buruzkoak.

Exonomastika batzordeak lantzen dituen lanetan ohi den bezala, zerrenda eleaniztun bat ematen da, izen bakoitza euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez nola idazten den erakusteko.

Xabier Kintana eta Alfontso Mujika,

Exonomastika batzordeko burua eta idazkaria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: