OLENTZERO

EUSKARAZ

Olentzero joan zaigu

mendira lanera

intentzioarekin

ikatz egitera.

Aditu duenean

Jesus jaio dela

Lasterka etorri da

Berri ona ematera.

Horra! Horra!

Gure Olentzero!

Pipa hortzetan duela

Eserita dago

Kapoiak ere baditu

Arraultzatxoekin

Bihar merendatzeko

Botila ardoakin.

Olentzero buru handia

Entendimentuz jantzia

Bartarratsian edan omen du

Bost arruako sagia

ai urde tripahaundia

la,lara,lara ai urde tripahaundia

la, lara, lara, laralara

GAZTELANIAZ

Olentzero se ha ido

al monte a trabajar

con la intención

de hacer carbón.

Cuando ha oído

que ha nacido Jesús

ha venido corriendo

a dar la buena noticia.

¡Míralo! ¡Mralo!

¡Nuestro Olentzero!

Está sentado

con la pipa entre los dientes

también tiene gallos capón

con huevecitos

para merendar mañana

con una botella de vino.

Olentzero cabezón

tan sabio

ayer por la tarde se bebió

un montón de litros de vino.

¡Ay menudo tripón!

la,lara,lara

¡Ay menudo tripón!

lara, larala, laralala

 

 

Hona hemen, Berako, Oiartzuneko, Lesakako… gazteek abesten dutena.

Izen hura ordea, “Olentzero”, Lope Martínez de Isastik, XVII. mendeko historialariak, Lezon jaioa, “onen sazoia” esan nahi zuela adierazi zuen, eta gabonetako bezpera gaua adierazteko erabiltzen zen, gutxienez Lezon, ez da beti izan, beldurra ematen zuen erraldoia, neguko gau luzeen beldurra eta misterioa errepresentatzen zuena.

Beste leku batzuetan, beste izen bat zuen eta dauka Olentzero; Xubilaro Arakilen, Suklaro Salazarren, Galerre Salvatierran eta Alegrian, Kalerre Ulibarri eta Gamboan… . Baina inork ez daki, zein izen izango zukeen jainko paganoen garai beltzetan, non beren panteoian, urtero garaituta izan behar zen neguaren errepresentazioa bezala, zuten Olentzero.

Neguaren errepresentazio beldurgarria zen. Landareak, animaliak eta pertsonak zituen erraldoi indartsu eta gaiztoa “izen eta garai ezberdinetan”, megalito garaian, Europa osoan existitu zena. Gaur egun, gure Olentzero kasuan adibidez, antzeko errepresentazioak, baita ere pertsonaia jatorretan bihurtuta, Europako zenbait herrialdeetako eguberriak alaitzen dituzte.

Gure Euskal Herrian, herrietako gazteak (baita ere nagusiak alai) joaten dira, prozesio moduko batean, Olentzero garraiatuz, Gabonetako bezpera eskatzeko.

Herri askotan, herrikoi jantzitako gizon bat da, txapela eta alkandorarekin, sudur gorria eta sabela betea duena.

Beste herri batzuetan, lastoz eginiko panpin bat da, bere txapela eta abarkaz jantzita, non herriko enparantzetan erre egiten den herritar guztien parrandaren artean.

Ziur aski, bigarren bigarren modua da, Olentzeroren jatorriarekin gehien antza duena. Negua, harrapatu, erre eta suntsitzen da. Hemendik haurrera, egunak luzeagoak izango dira eta pertsonak, animaliak eta natura osotara, udaberria itxoiten hasiko dira.

Gaur egun, dena bateratzen, desnaturalizatzen eta kopiatzen da, merkataritza eta iragarkiak erabiliz, eta ia inork ez du gogoratzen gure herrietako Olentzeroa.

Gure Olentzero, ez zituen opariak ekartzen. Jesus umeak ekartzen zituen, bere jaiotzarekin, oparirik haundiena oparitzen digulako, bere amodioa eta bere entrega gure salbaziorako. Olentzero, Kristoren jaiotza iragartzen zuen, eta hura gurtzera baita joaten zen. Olentzero, Jesusen jaiotzaren pregonaria zen.

Kondairak dioenez, Olentzerok, neguko gau batean, Jesusen izarra ikusi zuen eta salbatzailea jaio zela jakin zuen. Jainko zaharrei, jada, ez zirela beharrezkoak eta salbatzailea jaio zela kontatzera joan zen, eta hauek, beren amaiera iritsi zela jakiterakoan, Aralarko mendizerratik bota ziren.

Denbora luzean zehar, Euskal Herrian, Paganismoa eta Kristautasuna, bakean bizi izan ziren. Gutxinaka, herriguneetatik, eta antzinako orde erlijioso eta kultura guneetatik, Kristautasuna Euskal lurralde guztietara ailegatu zen. Kristau erlijioa, ez zen inoiz inposatu. Bakarrik irakasten zen, eta aintzinako euskaldunak gutxinaka kristauak bihurtzen joan ziren, antzinako zenbait gurtza ahaztu gabe, orain dela gutxi arte iraun dutenak; batzuk onak eta beste batzuk txarrak; baino ez krudelak. Hauek gure kulturaren parte izanik, baino kristautuak.

José Miguel de Barandiaranek, kontatzen digu, XX. mendeko hasiera arte, Mariren leizeetan mezak ematen zirela, Lamiei gauzak eskatzen zitzaizkiela, San Antoniori kandelak (laminen laguna zela uste zutelako) jarriko ziotela eskeiniz. Askotan, laminak ziren baldintzak jartzen zituztenak eskariari erantzuteko. Ugariak ziren herri eta baserrietan kontatzen ziren “kondairak” non pertsonaiak, mezara joan, purgatoriora doazen arimei ekarpen bat eman… eskatzen zuten aintzinako jainkoak ziren, baldintza bezala edota eskerrak emateko bezala.

Izpiritu indartsu eta beldurtiak, jatorrak bihurtu ziren. Batzuk apetatsuak eta mendeku iraintzen zietenekin, baino, oro har, mesedeak egiteko lagunak. Izpiritu hauek, gustura Jainkoaren, Ama Birjinaren eta Santuen haurrean aurkezten ziren. Horrela iritxi dira gaur egun arte, Olentzero bezala. Gure erraldoia, gure “onen sazoia”, Jesusen jaiotza ospatzeko garaia dela erakusten diguna, urdaiazpiko, txistorra eta odolki goxoarekin, eta noski ardoarekin.

Olentzero ikatza egiten du, ezin da jakin zergatik, baino seguraski zentzua izango du. Neguko gauen kolore beltzarengatik izan daiteke? Edo, behar bada, Olentzero beltza zen bere garai basatietan?

Oro har, Olentzero (jostailuak ekartzen ez dituena), baserrien tximinietatik jeisten da batzuetan (ondo garbituak egon behar direnak), eguberri bezperako gaban berotzeko, Gabonzuziaren txingarren ondoan, etxeetan erretzen dena gau osoan.

Herri askotan, pampin bat tximinian kokatzen dute (Beran), edo lehioetan (Lesakan, Leitzan eta Arakilen), Olentzeroz jantzita, gauerdiko meza eta gerora arte.

Gure Olentzero, oso zaharra da, euskaldunak bezala; eta guk bezala, berri ona iristerakoan, kristautu egin zena. Eta Kristau bihurtzerakoan, “sasoi ona” ekarri nahi digu; poza, ugaritasuna, Jesus leizean gurtu ondoren, bere etorrerarekin, beste jainko txikien bizia alferra bihurtuz.

 

Antzinako Olentzerori buruzko bideo bat ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.

 

 

Si quieres leer este artículo en romance navarro, haz clic aquí.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s