SEHASKATXO BAT!

Domingo Agirre Badiola(1864 – 1920) konposatu zuen Jesus Haurrari eskeinitako olerki hau.

 

 

SEHASKATXO BAT!

 


Jaiki gizonak, jaiki artzaiak,

Jauna omen dator eskale;

egin dezagun Haur Jaungoikoa

animen guztien jabe.

 

Hara hemen haur bat

jaio berria,

Jaungoiko izanik

lurrez jantzia…

Begira nago

Haur pozgarria,

nola daukazun

zer miraria!,

esna bihotza,

lotan begia.

 

Lotan zaude Zu

lasto gainean,

esna ta deiez

atai gurean,

ihintzez beterik

gau ilunean,

arrenez eske,

dei samurrean,

har zaitzagula

guk, bihotzean.

 

Ai, nere Jesus,

hatoz nigana!

Zorioneko

Zu zaukazana!

Zuretzako det

nik bihotz dana,

ta naiz Zuk eman

samin ta lana,

Zaude nerekin,

Jesus laztana!

 

Gizon lurtarrak,

esna ta jaiki,

jaiki ta zabal

bihotza ireki.

Jauna da eskale!

Zein ezta erruki?

Egin animan,

epel ta garbi,

sehaskatxo bat

Jesus Haurrari!

Euskal Erria 39 (1898) 597

(Ortografia guk egokitu dugu)

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: