DE LUPO

Si quieres leer esto en español, haz click aquí.

Lobo esteparioa banintz bezala sentitzen naiz. “Lobo estepario” diot, estepako otsoa erran beharrean, modu honetaz  Hermann Hesse-k idatzitako nobelaren aipua errazago ikusiko delakoz. Eleberri honetako protagonista lobo esteparioa dugu, “Der Steppenwolf” – 1927 urtean plazaratuta. Bertan goitizen berezi honetaz deitua izan nahi duen gizasemearekin eginen dugu topo. Berak daraman bizitzaren funtsezko ezaugarria: ezinegona.  Ezinegona zeren,  nola bizi (berea jadanik ez den) gizarte arrotz batean?  Ikusten duena bat ere ez datorrenean gainontzekoek (lagun hurkoek) ikusten dutenarekin?

Baietz lelo hau egiten zaion ezaguna irakurleari? Gibelera behatu eta zerbait pasatu dela sumatzen duzu. Ez dakizu zuk noiztik datorren aldaketa baina guardasola atera behar zenuela konturatu zarenerako guztiz bustita zaude jada.

Etxean nahiz eskolan barneratu genituen irakaspenak oker omen dira egun. Gure betiko baloreak ez dira inoren helduleku.

Baloreak…

Duela ez hain guti hitza bera existitu ere ez zela erranen nuke nik.

Berrogei urte oraindik zapaldu ez eta etorkizunerako hausnarketa bati ekin behar diot. Neretako ez bururik ez hankarik ia ez duen gizarte honetan iraunarazteko zer kontatu behar diet nik nere seme-alabei? Are okerrago. Nik nondik norakoa ikusi dut. Erreferentziek bizirik diraute nere baitan. Lausotuagoak ziren lehen baina biziberrituak orai, okerrera gabiltzala baitakit. Nere seme-alabek, aldiz, biziko duten gizarte bakarra gaurkoa, post-postmodernoa izanen da. Zeri helduko diete gainbeheran ez erortzeko? Azalpenik gero nori eskatu, laguntza eske ibili behar badute?

Behin Radio Praga adi entzunez Jiří Weil txekiar idazlearen berri izan nuen. Izenburuaz “Moscú-Frontera” bere liburua irakurri nuen geroago. Berriz ere hemen, ezinegona batez ere irakurketak eragin zidana. Liburuan emazte bat lehen Israelera, gero Sobietar  Errusiara bizitzera joanen da. Erregimeneko bertuteak preziatzen ahal izateko “begiak” aldatu beharko ditu kontaketan zehar mundu berri horrekin bat egiteko.  Ez pentsa pena eta erruki handiz emaztearen eraldaketa  ikusten duzunik. Aitzitik, hain aldakor jokatu izanak amorrua ematen dizu. Baina ikuspuntu pragmatiko batetik begiratuta, irtenbide ezin hobea.

Seme-alabei itzuliz, berriz, ze nolako heldulekuak ematen ahal zaizkie? Euskarririk non? Bakoitzak bere baitarekiko errespetua azaltzen nola lagundu? Estepako otsoa betikotzeko tresnak eta abileziak non harrapatu?

Horren aurka badut nik erantzuna. Euskarririk seguruena. FEDEA proposatu. Gure Jainkoaren maitasuna ezagutarazi.

BARDOT’TAR ALFONSO

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: