Gorriak eta Aurrerakoiak

Si quieres leer este artículo en castellano, haz clic aquí.

Gorri eta aurrerakoi berez kontzeptu desberdinak dira, nahiz eta bi ezaugarriak uztartzen dituzten pertsona, talde politiko eta kultura elkarte ugari aurki ditzakegun. Bestalde, Europako alderdi zentro-erreformistetan eta AEBko alderdi errepublikarrean kristau-demokrata eta liberal asko aurrerakoiak dira. Horren adibide Gayardon, Madrilgo alkate ohia eta egungo Rajoyren ministroa, eta Arnold Schwarzenegger Kaliforniako gobernadore ohia dira.

Aurrerakoiek, bai beren buruari zentro-erreformistak esaten diotenek (liberalek eta kristau-demokratek), bai gorriek, justizia sozialaren aurka doan ikusmolde okerra dute.

Liberalek eta kristau-demokratek, batetik, denok pairatzen dugun egungo gizarte-(des)ordenak bere horretan jarraitzea nahi dute, bere-berezkoak dituen injustizia eta zapalkuntzari eutsiz.

Gorriek, bestetik, onustean edo gaitzustean, gizartearen egitura erabat aldatu nahi dute. Asmoak asmo, horren emaitzak negargarriak izan dira, gorputzentzat beti eta arimentzat sarri. Izan ere, gobernu gorri batek baino gehiagok jo izan du sarraski odoltsuetara. Gogora ditzagun, adibidez, herrialde komunistetako „Gulag“-ak.

Gobernu gorri baten biktimak 

Aurrerakoi guztiek, ezkertiar nahiz eskuindar, berezko daukate naturaren ordena eraldatu nahia, eta honekin batera, gizabanakoaren zein gizarte osoaren ikuskera antropologikoa hankaz gora jartzea.

Helburu horretan, gaitz neurtu ezineko triskantzak burutu dituzte. Gorrien, kristau-demokraten edo liberalen agintean dauden estatuetako abortuaren eta in-vitro ernalketaren legediez ari naiz.

Aznaren gobernuko osasun ministro izandakoa eta oraingo gobernuan berriro osasun ministro den Ana Pastorek, kasu,  bizitzako lehen etapan diren 300.000 haur giza-akuri erabiltzera eman ditu, biktima horiek kirurgikoki abortatutako 511.400 eta kimikoki abortatutako beste ehunka mila haurrei gehitu behar zaizkie.

Aurrerakoiak, direla eskuindarrak, direla ezkertiarrak, politika eta ekonomiarekiko jarrera ezberdinak badituzte ere, bat datoz Jainkoaren seme-alabatasunaren fruitua den gizakiaren izaera usteldu nahian.

Hori dela eta, gehien bultzatu, inposatu eta sendotu nahi dutena gizartea eraldatzeko legeak dira.

Religión y Libertad-en argitaratu Manuel Morilloren Rojos y Progres artikuluaren euskararako itzulpena.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: