Maiatzaren 24tik 28ra: NAFARROAKO IZENEN MISTERIOARI BURUZKO IKASTAROA

Ezin dugu erran herri bat maite dugunik, haren kultura, haren izaera eta haren ohiturak ezagutzen ez baditugu.

Ezin dugu erran herri bat defendatzen dugunik, defendatzen duguna herri horren izaeraren nahiz herri horrek historian zehar ordezkatu izan duen guztiaren kontra badoa.

Gure Euskal Herria maite ahal izateko, haren arima ezagutu behar dugu. Herri baten arima ezagutzeko, berriz, herri horren kultura ezagutu behar dugu, herriak bere bizian zehar garatu, bereizgarri bihurtu eta belaunaldiz belaunaldi defendatu izan duen guztiaren isla baita kultura. 

Nafarroako Unibertsitateak eskaintzen duen ikastaro hau lagungarri izaten ahal zaigu, gaur egun izan behar omen garena eta benetan garena bereizteko.

Bertara joatea benetan bizipen aberasgarria izan daiteke.

Ikastaroaren afixa

Ikastaroaren diptikoa

 

NAFARROAKO NEGUA

Nafarroako negua: Urtaro magiko hau ohituraz beteta dago eta ez ditugu ez ahaztu behar, ezta egungo maneatzaileek gure arbasoek eman zioten jatorrizko esanahia galbidera eraman dezaten utzi ere.

Bideo honek horietako ohitura jator asko erakusten dizkigu. Garai batekoa da. 70eko hamarkadan egin zuten, hau da, gaur pairatzen dugun politizazio-uholdea jatorrizko ohituren benetako mamia zalantzan jartzen hasi zaigun aurretik. Maitasunez eta benetakotasunez egina da eta Pio Caro Barojaren iruzkinak dakartza.

Gure egiazko Euskal Herriaren egia ezagututa, bera gehiago maitatzen lagunduko ahal digu!

Bideoa ikusi nahi baduzu, hemen klik egin.

ARTURO KANPION – Erraondoko azken danbolinteroa

Nafartar garrantzitsuen artean Arturo Kanpion gailendu nahi dugu. Wikipediak ondorengo aipamen laburra dakar, bi galdera hauek hausnar ditzagun: 1. Nolakoa zen Arturo Kanpion pertsona? 2. Nola bizi zuten euskararen defentsa XIX. eta XX. mendeen artean?
Arturo Kanpion Jaimebon[1] —gaztelaniaz: Arturo Campión— (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1854ko maiatzaren 7a – Donostia, Gipuzkoa, 1937ko irailaren 5a) idazlea, euskalaria, abokatua, historialaria eta politikaria izan zen. Euskaldun berria. Bere bizitzaren goiburua, berak idatzitako liburuetan ezarritako esaldi honek laburbiltzen du: «Euskal-Erriaren alde».[2][3] Lan eskerga egin zuen euskararen, euskal kulturaren eta Euskal Herriko foruen alde, eta Nafarroa Garaian euskal kulturak XIX. mendearen hondarrean eta XX. mendearen hasieran izandako pizkundearen eragile nagusi izan zen.
Gaztelaniaz idatzi zituen bere lanik garrantzitsuenak, tartean Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara liburu handia, baina euskaraz ere lan egin zuen.
Euskaltzaindiaren fundatzaileetakoa eta euskaltzain osoa izan zen (1918-1937). Nafarroa Garaian Nafarroako Euskara Elkargoa eta haren Euskara agerkaria sortzen lagundu zuen, eta Eusko Ikaskuntzaren presidentea izan zen.
Politikan, Iruñean zinegotzi (1881), Nafarroa Garaitik Espainiako Gorteetarako diputatu (1893) eta Bizkaian senatari izan zen. Ez zen ezein alderdi politikotako kide izan; gaztetan, errepublikazale federalista izan zen ideologiaz, baina gerora alde batera utzi zuen joera hori, eta Euskal Herriarenganako —eta, bereziki, Nafarroa Garaiarenganako— maitazarrea izan zuen gidari bere jarduera politikoan.
26 urte zituela, hainbat euskalkitara itzulitako Orreaga balada idatzi zuen, euskaraz ondu zuen lan bakarra;[4] 1883an Ensayo acerca de las leyes fonéticas de la lengua Eúskara obra ondu zuen; 1884an, berriz, Gramática Bascongada de los cuatro dialectos literarios de la lengua eúskara lan itzela plazaratu zuen.
Euskal Herriko historian eta ingurunean girotu zituen erdaraz eginiko kontakizun laburrak eta eleberriak: Euskariana. Fantasía y realidad, kontakizun laburren bilduma, 1881etik aurrera idatziak dira eta 1890etik aurrera argitaratuak; Don García Almoravid eleberria, (1889); Blancos y Negros, arrakasta handia izan zuen eleberria (1899); La bella Easo eleberria (1909). Kristautasunak, foruzaletasunak eta Nafarroarekiko eta Euskal Herriarekiko atxikimendu hertsiak moldaturiko gizona izan zen; politikan egonezin eta alderdien aurrean uzkur agertu zen beti —eztabaida ugari izan zuen alderdi guztiekin—; hala ere, 1893an Madrilgo Gorteetako diputatu aukeratu zuten, Nafarroa Garaiko hautagai zerrenda integristan aurkeztu ondoren. 1894tik aurrera, ezin konta ahala liburu, artikulu, hitzaldi eta txosten prestatu zituen Nafarroaren eta Euskal Herriaren historiaz, literaturaz, hizkuntzaz eta politikaz. Villasantek dio: «No es la literatura de Campión una literatura ‘parnasiana’, imparcial, que sólo busca la belleza estética, eso que se ha dado en llamar el arte por el arte. Al contrario, se parece a lo que hoy se llama literatura empeñada o comprometida, parcial, al servicio de una idea, intencionada y proselitista» (1979, 355. or.).
1904an Euskaltzaleen Biltzarra elkarteak Irunen egin zuen bilkura nagusiko buru izan zen. 1910. urtean hasi zen Orígenes del Pueblo Euskaldun obra prestatzen (1926an eman zuen argitara lehen liburukia); 1914an ordura arteko Nafarroako historia ikerketak astindu zituen «Nabarra en su vida histórica» lana argitaratu zuen Geografía del País Vasco-Navarro obraren barnean. 1918an, 63 urte zituela, bere literatura lan preziatuenak bilduz, Euskariana. Fantasía y realidad saileko kontakizun laburrak plazaratu zituen. Kontakizun hauek (El Bardo de Izalzu, Pedro Mari, La Flor de Garralde, Sancho Garcés, Gratxina, Yan Pier Bidart, Una noche en Zugarramurdi…) euskarara eta beste hizkuntza batzuetara itzuli dira. Urte berean, Oñatiko Biltzarrean sortu zen Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Lehendakari izendatu zuten. 1923an, historia ikerketak biltzen zituen Euskariana liburuki berri bat eman zuen argitara; 1931n Orígenes del Pueblo Euskaldun obraren bigarren liburukia eta 1936an hamabigarren Euskariana eta bukatu gabe utziko zuen Orígenes del Pueblo Euskaldun lanaren hirugarren liburukia.
Gerra piztu zenean, Donostian zen eta, 1936ko irailaren 14an, tropa okupatzaile matxinoak hirira sartu eta berehala, Kanpionek sinatutako komunikatu eztabaidagarri bat argitaratu zen Diario de Navarran, matxino eskuindarrei argi eta garbi bere aldeko jarrera adierazten ziena. Aldiz, Bernardo Estornes Lasak Kanpion bisitatu zuen haren etxean Donostian, hiria matxinoen menpe erori baino lehenago, eta hainbat irizpide azaldu zituen uste izateko ohar hori behartua izan zela. Arturo Kanpion, Nafarroak eman duen historialari zorrotz eta euskalari garrantzizkoenetakoa (euskaltzaina izan zen, Euskaltzaindiaren sortzetik), Donostian hil zen, 83 urte zituela, 1936ko gerraren eraginak ikusi ondoren eta isiltasun handienean. Argitaratu gabe utzi zituen, besteak beste, euskal literaturari buruzko obra bat eta La Monja izeneko eleberria.
Karlista gerrak galdu izanak benetako zorigaitza izan zen Euskal Herriaren kultura eta ekonomiarako.
Hemen aukeratu dugun ipuinean Nafarroako eskualde askotan gertatu zen deseuskalduntze-prozesua azaltzen digu Kanpionek, izan ere, hizkuntza bakarrik ez, milaka urteko ohitura eta baloreak ere galdu egin ziren. Agian ez gara Kanpionek idaztitako guztiarekin ados izanen, baina narrazio eder honek islatzen duen errealitate tristea gogoan hartzekoa da oso.

Si quieres leer la narración en español, haz clic aquí.

Narrazioa euskaraz irakurri nahi baduzu, hemen klikatu.

NAFARTAR GARRANTZITSUAK

Nork ezagutzen ditu gaur?

Eusko Ikaskuntzaren propaganda asko eta  gure Euskal herriko literatura ugari aurkitu nituen. Gure lurra, Euskal Herria, nik ezagutu nuen bezala, gaur egun erakusten diguten hain ezberdina…

Artikulua euskaraz irakurri nahi baduzu, hemen klikatu.

Si quieres leer esto en español, haz clic aquí.

 

 

ELIZA KATOLIKOA, KONTRAESANEN SEINALE

Eliza Katolikoaren historia aztertzen badugu, eta munduak egiten dioen epaiketei ere, onartu behar dugu, topiko eta aurreiritzi gehien biltzen dituen munduko erakundea dela. Ez dago beste erlijiorik, hain beste grina eta kritikak jasotzen dituena, batez ere progresistak diren intelektualen eta gizarte komunikazio bideen aldetik. Obsesio patologikoekin gertatzen den bezala, etengabeko oposizio sendo hau, kritika arrazoiak agertzen ditu, hauek ez dauden lekuetan. Kristo izan zen bezala, Elizak “kontraesan seinale” (Lc, 2, 34), non pertsonak jarraitzaileak edota etsaiak dira, eta “piedra de tropiezo y roca de escándalo” (1Pet, 2, 8), kontrajartzen zaizkion indar guztiak talka egiten dute beti bere printzipioen eta erakundeen osotasunean. Zeinu aldaketa bat ez da itxaron behar: nahiz eta ahaleginak egin, munduaren botereak, eliza gorrotatuko dute beti.

Artikulua euskaraz irakurri nahi baduzu, hemen klikatu.

Si quieres leer esto en español, haz clic aquí.

RODEZNOKO KONDEA

Iruñeko Udalak arestian hartutako erabakiak, hau da, Rodeznoko Kondea plazaren izena aldatzeak zer esan handia eman du. Zilegi al da enparantza honek sortzetik izan duen izena kentzea? Horretaz gehiago jakiteko, ikus dezagun Rodeznoko Kondea nor izan zen.

Artikulua euskaraz irakurri nahi baduzu, hemen klikatu.

Si quieres leer esto en español, haz clic aquí.

 

OLENTZERO

EUSKARAZ

Olentzero joan zaigu

mendira lanera

intentzioarekin

ikatz egitera.

Aditu duenean

Jesus jaio dela

Lasterka etorri da

Berri ona ematera.

Horra! Horra!

Gure Olentzero!

Pipa hortzetan duela

Eserita dago

Kapoiak ere baditu

Arraultzatxoekin

Bihar merendatzeko

Botila ardoakin.

Olentzero buru handia

Entendimentuz jantzia

Bartarratsian edan omen du

Bost arruako sagia

ai urde tripahaundia

la,lara,lara ai urde tripahaundia

la, lara, lara, laralara

GAZTELANIAZ

Olentzero se ha ido

al monte a trabajar

con la intención

de hacer carbón.

Cuando ha oído

que ha nacido Jesús

ha venido corriendo

a dar la buena noticia.

¡Míralo! ¡Mralo!

¡Nuestro Olentzero!

Está sentado

con la pipa entre los dientes

también tiene gallos capón

con huevecitos

para merendar mañana

con una botella de vino.

Olentzero cabezón

tan sabio

ayer por la tarde se bebió

un montón de litros de vino.

¡Ay menudo tripón!

la,lara,lara

¡Ay menudo tripón!

lara, larala, laralala

 

 

Hona hemen, Berako, Oiartzuneko, Lesakako… gazteek abesten dutena.

Izen hura ordea, “Olentzero”, Lope Martínez de Isastik, XVII. mendeko historialariak, Lezon jaioa, “onen sazoia” esan nahi zuela adierazi zuen, eta gabonetako bezpera gaua adierazteko erabiltzen zen, gutxienez Lezon, ez da beti izan, beldurra ematen zuen erraldoia, neguko gau luzeen beldurra eta misterioa errepresentatzen zuena.

Beste leku batzuetan, beste izen bat zuen eta dauka Olentzero; Xubilaro Arakilen, Suklaro Salazarren, Galerre Salvatierran eta Alegrian, Kalerre Ulibarri eta Gamboan… . Baina inork ez daki, zein izen izango zukeen jainko paganoen garai beltzetan, non beren panteoian, urtero garaituta izan behar zen neguaren errepresentazioa bezala, zuten Olentzero.

Neguaren errepresentazio beldurgarria zen. Landareak, animaliak eta pertsonak zituen erraldoi indartsu eta gaiztoa “izen eta garai ezberdinetan”, megalito garaian, Europa osoan existitu zena. Gaur egun, gure Olentzero kasuan adibidez, antzeko errepresentazioak, baita ere pertsonaia jatorretan bihurtuta, Europako zenbait herrialdeetako eguberriak alaitzen dituzte.

Gure Euskal Herrian, herrietako gazteak (baita ere nagusiak alai) joaten dira, prozesio moduko batean, Olentzero garraiatuz, Gabonetako bezpera eskatzeko.

Herri askotan, herrikoi jantzitako gizon bat da, txapela eta alkandorarekin, sudur gorria eta sabela betea duena.

Beste herri batzuetan, lastoz eginiko panpin bat da, bere txapela eta abarkaz jantzita, non herriko enparantzetan erre egiten den herritar guztien parrandaren artean.

Ziur aski, bigarren bigarren modua da, Olentzeroren jatorriarekin gehien antza duena. Negua, harrapatu, erre eta suntsitzen da. Hemendik haurrera, egunak luzeagoak izango dira eta pertsonak, animaliak eta natura osotara, udaberria itxoiten hasiko dira.

Gaur egun, dena bateratzen, desnaturalizatzen eta kopiatzen da, merkataritza eta iragarkiak erabiliz, eta ia inork ez du gogoratzen gure herrietako Olentzeroa.

Gure Olentzero, ez zituen opariak ekartzen. Jesus umeak ekartzen zituen, bere jaiotzarekin, oparirik haundiena oparitzen digulako, bere amodioa eta bere entrega gure salbaziorako. Olentzero, Kristoren jaiotza iragartzen zuen, eta hura gurtzera baita joaten zen. Olentzero, Jesusen jaiotzaren pregonaria zen.

Kondairak dioenez, Olentzerok, neguko gau batean, Jesusen izarra ikusi zuen eta salbatzailea jaio zela jakin zuen. Jainko zaharrei, jada, ez zirela beharrezkoak eta salbatzailea jaio zela kontatzera joan zen, eta hauek, beren amaiera iritsi zela jakiterakoan, Aralarko mendizerratik bota ziren.

Denbora luzean zehar, Euskal Herrian, Paganismoa eta Kristautasuna, bakean bizi izan ziren. Gutxinaka, herriguneetatik, eta antzinako orde erlijioso eta kultura guneetatik, Kristautasuna Euskal lurralde guztietara ailegatu zen. Kristau erlijioa, ez zen inoiz inposatu. Bakarrik irakasten zen, eta aintzinako euskaldunak gutxinaka kristauak bihurtzen joan ziren, antzinako zenbait gurtza ahaztu gabe, orain dela gutxi arte iraun dutenak; batzuk onak eta beste batzuk txarrak; baino ez krudelak. Hauek gure kulturaren parte izanik, baino kristautuak.

José Miguel de Barandiaranek, kontatzen digu, XX. mendeko hasiera arte, Mariren leizeetan mezak ematen zirela, Lamiei gauzak eskatzen zitzaizkiela, San Antoniori kandelak (laminen laguna zela uste zutelako) jarriko ziotela eskeiniz. Askotan, laminak ziren baldintzak jartzen zituztenak eskariari erantzuteko. Ugariak ziren herri eta baserrietan kontatzen ziren “kondairak” non pertsonaiak, mezara joan, purgatoriora doazen arimei ekarpen bat eman… eskatzen zuten aintzinako jainkoak ziren, baldintza bezala edota eskerrak emateko bezala.

Izpiritu indartsu eta beldurtiak, jatorrak bihurtu ziren. Batzuk apetatsuak eta mendeku iraintzen zietenekin, baino, oro har, mesedeak egiteko lagunak. Izpiritu hauek, gustura Jainkoaren, Ama Birjinaren eta Santuen haurrean aurkezten ziren. Horrela iritxi dira gaur egun arte, Olentzero bezala. Gure erraldoia, gure “onen sazoia”, Jesusen jaiotza ospatzeko garaia dela erakusten diguna, urdaiazpiko, txistorra eta odolki goxoarekin, eta noski ardoarekin.

Olentzero ikatza egiten du, ezin da jakin zergatik, baino seguraski zentzua izango du. Neguko gauen kolore beltzarengatik izan daiteke? Edo, behar bada, Olentzero beltza zen bere garai basatietan?

Oro har, Olentzero (jostailuak ekartzen ez dituena), baserrien tximinietatik jeisten da batzuetan (ondo garbituak egon behar direnak), eguberri bezperako gaban berotzeko, Gabonzuziaren txingarren ondoan, etxeetan erretzen dena gau osoan.

Herri askotan, pampin bat tximinian kokatzen dute (Beran), edo lehioetan (Lesakan, Leitzan eta Arakilen), Olentzeroz jantzita, gauerdiko meza eta gerora arte.

Gure Olentzero, oso zaharra da, euskaldunak bezala; eta guk bezala, berri ona iristerakoan, kristautu egin zena. Eta Kristau bihurtzerakoan, “sasoi ona” ekarri nahi digu; poza, ugaritasuna, Jesus leizean gurtu ondoren, bere etorrerarekin, beste jainko txikien bizia alferra bihurtuz.

 

Antzinako Olentzerori buruzko bideo bat ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.

 

 

Si quieres leer este artículo en romance navarro, haz clic aquí.

 

“SISTEMA” EMAKUMEEN AURKA

Emakumeak engainatzea eta makurtzea lortzen badute, gizartea barru-barrutik suntsitzea lortuko dute. Emakumeak bere burua defendatzeko zituen arma funtsezkoenak galtzea lortu dute eta orain euren ideia suntsitzaileen esklabo bihurtu nahi dutenen mende dago.

Lee el artículo en español.

Artikulua euskaraz irakurri.

¿QUO VADIS EUSKAL HERRIA?

Galdera horrek, niri behintzat, tristura handia sortzen dit.

Gaur egungo “abertzaleek” – liberal-demokratek zein marxista-aurrerakoiek – ikusarazten diguten Euskal Herriaren zatiketa politikoa, bi herrialde eta hiru erkidegoren artean banatuta egotea, alegia, ez da pairatzen ari garen zarrastarik handiena, ezta antzik ere. Post hau irakurtzen jarraitu

Sorginkeria eta Paganismoa

Euskal Herria eta aintzinako sinesmenak (paganismoa, sorginkeria) zer esan asko ematen duen gaia da. Gaur egun, erlijio kristaua gutxietsi eta euskaldunen sinesmen zaharrak goraipatzeko erabiltzen da gai hau gehienbat. Historia sakonago aztertzen badugu, ordea, beste ikuspegi bat lor dezakegu.

Jakinminez? Egin klik hemen.

Si quieres saber más, haz click aquí.

 

Europa ala Euskaria?

Asko izan dira (eta dira) euskaldunen jatorriaren bila dabiltzan ikerlariak. Mitoak ere ez ditugu falta. Artikulo honek froga berri batzuek sortu duten teoria berri bat aurkezten digu.

Jakinminez? Egin klik hemen.

Si quieres saber más, haz click aquí.

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

Ratzingerrek: “Gehiengo eta gutxiengoen sistema benetako askatasun sistema al da?”

Si quieres leer este artículo en español, haz clic aquí.

“Demokrazia askatasunerako formula okerra ez ote den susmoa nahiko zabala da jada eta ez du ematen zabaltze prozesu hori laster geldituko denik. Argi da, behintzat, demokraziaren kritika marxista baztertze hutsak ez duena asko laguntzen.

Noraino dira libreak hauteskundeak? Zenbateraino manipulatzen ditu propagandak haien emaitzak, hau da, zenbateraino daude kapitalaren edota iritzi publikoa maneiatzen duen pertsona-talde txiki baten menpe? Ez al dugu oligarkia berri bat, modernoa zer den, aurrerakoia zer den, gizon-emazte ikasiek zer pentsatu behar duten erabakitzen duena?

Nahiko nabarmenak dira oligarkia honek dituen krudeltasuna eta bere asmoak jendaurrean betetzeko ahalmena. Haren eginkizunak oztopatzen dituen nornahi askatasunaren etsaitzat hartzen du, “iritzi adierazpen librea” eragozten ari omen baita.

Nola lortzen da, bada, ordezkaritza organoetan erabakiak hartzeko giltza? Nork sinistuko ote du erabakiak hartzeko prozesuek gizarteari ongizatea ekartzen diotenik? Nork ukatuko ote du euren esku zikinak geroz eta maizago agertzen dituzten interes talde batzuen boterea?

Hitz gutxitan: Gehiengo eta gutxiengoen sistema benetako askatasun sistema al da? Ez al dira era guztietako interes-taldeak ordezkaritza politikorako organo behinena, hau da, parlamentua baino indartsuagoak?

Botere joku katramilatu honetan gobernaezintasunaren arazoa are mehatxugarriagoa agertzen zaigu. Izan ere, gizabanako batzuen nahiaren nagusitasunak biztanle guztien askatasuna oztopatzen du.”

Artikulu hau Manuel Morillok idatzia da eta “Asociación Cruz de San Andrés”-en argitaratu da.

 

Espainieraren jaiotza Nafarroan

Azken hamarkadetan Espainiar Herrien hizkuntzari “gaztelera“ esaten hasi dira. Zein da horren arrazoia; zein, eskubidea; zein, helburua? Ezagutzen al ditugu haren jatorria eta haren garapena? Hausnart ditzagun argudio hauek ideiak argiago izateko.

Jakinminez? Egin klik hemen.

Si quieres saber más, haz click aquí.

Gorriak eta Aurrerakoiak

Aurrerakoi eta atzerakoi hitzek oso konotazio ezberdinak dituzte. Aukeran, aurrerakoi aukeratu ohi dugu geure burua aurkeztean.Gorri kolorea, berriz, tira handia duen pentsamolde bati lotzen zaio. Baina, denen ahotan dabiltzan hitz moderno hauetan, ba al datoz bat izena eta izana?

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.

Si quieres saber más, haz klik aquí.

Immigrazioa

“Immigrazioa, gaur, beharrezkoa dugu.”
“Onuragarria da guztiontzat, etorkinentzat bezala guretzat ere.”
“Kulturaz aberasten gaitu. Bihozberago egiten gaitu.”
“Elkarbizitzak elkarren kide egiten gaitu eta elkarren anaia bihurtu.”
“Kultura anitzeko herrialdeak zoriontsuagoak eta justuagoak dira.”
Utz dezagun, behingoz, demagogia hori eta begira diezaiogun egiazko egoerari!

Artikulu hau euskaraz irakurtzeko, klikatu heme!

¡Si quieres leer este artículo en español, aprieta aquí!

Harrokeriaren arriskua

Si quieres leer este artículo en español, aprieta aquí.

Berlusconik ongi daki “Sistema” zer den. Horren parte garrantzitsua izaki, ohar hauek ihes egin diote. Ederki daki zertaz ari den. Izan ere, gutxi dira komunikabideetan bera bezain adituak.

“…gure komunikabideetako bezero izatera errazkien limurtzen dena, bere ezaguera abstraktu eta unibertsalekin fidatuta, gure hedabideez gaindi dagoela uste duen pertsona da.

Bide horretan ez du inoiz susmatuko gehien gorrotatzen duenaren parte bihurtzen ari dela.

Finean, bizitzaren alde guztietatik gainera etorri izan zaizkion ohitura, bizimodu eta jarduera guztiak bere eginak izanen ditu.

Pertsona burutsuena biktimarik errazena gerta daiteke.”

Silvio Berlusconi

Begiak zabal-zabalik

Manuel Morilloren “Rojos y Progres” artikuluaren moldaketa

Si quieres leer este artículo en español, aprieta aquí.

Gorri eta aurrerakoi berez kontzeptu desberdinak dira, nahiz eta bi ezaugarriak uztartzen dituzten pertsona, talde politiko eta kultura elkarte ugari aurki ditzakegun. Bestalde, Europako alderdi zentro-erreformistetan eta AEBko alderdi errepublikarrean kristau-demokrata eta liberal asko aurrerakoiak dira. Horren adibide Gayardon, Madrilgo alkate ohia eta egungo Rajoyren ministroa, eta Arnold Schwarzenegger Kaliforniako gobernadore ohia dira.

Aurrerakoiek, bai beren buruari zentro-erreformistak esaten diotenek (liberalek eta kristau-demokratek), bai gorriek, justizia sozialaren aurka doan ikusmolde okerra dute.

Liberalek eta kristau-demokratek, batetik, denok pairatzen dugun egungo gizarte (des)ordenak bere horretan jarraitzea nahi dute, bere-berezkoak dituen injustizia eta zapalkuntzari eutsiz.

Gorriek, bestetik, onustean edo gaitzustean, gizartearen egitura erabat aldatu nahi dute.

Asmoak asmo, horren emaitzak negargarriak izan dira, gorputzentzat beti, eta arimentzat sarri. Esan gabe doa gobernu gorri batek baino gehiagok jo izan duela sarraski odoltsuetara. Gogora ditzagun, adibidez, herrialde komunistetako „Gulag“-ak.

Nolanahi ere, bai gorriek, bai liberal kristau-demokratek, gaitz neurtu ezineko triskantzak burutu dituzte, hala nola, abortuaren eta in vitro ernalketaren aldeko legeek eragiten dituztenak.

Aurrerakoi guztiek, ezkertiar zein eskuindar, berezko dute naturaren ordena eraldatu nahia, eta honekin batera, gizabanakoaren nahiz gizarte osoaren ikuskera antropologikoa hankaz gora jartzea. Politika eta ekonomiarekiko jarrera ezberdinak izan arren, bat datoz Jainkoaren seme-alabatasunaren fruitua den gizakiaren izaera usteldu nahian.

Hori dela eta, bultzatu, inposatu eta sendotu nahi dituzte gizartea eraldatzeko legeak.

Nora eramango gaitu horrek guztiak?

Hemendik gutxira gure bizitza, garena eta ez garena programatu egingo digute sistema politikoko sailetatik.

Manuel Morillok idatzi “Rojos y Progres” jatorrizko bertsioaren euskararako itzulpena

Artículo original “Rojos y Progres” de Manuel Morillo en español

Bi Nazionalismoak

Gaur, “nazionalismo” hitza jarrera politiko bat azaltzeko baino gehiago iraintzeko erabiltzen da. Bi nazioren arteko istiluak sortzen direnero, munduko botereek nazio horietako bat (haien gurari berekoiei gutxien komeni zaiena) gaizkiletzat jo eta “nazionalista” deitzen diote.  Tamalez, Euskal Herriak Espainia estatuarekin duen gatazkan ere, Euskal Herriari “nazionalista” izatea egokitu zaio, eta mundu ongilearen zapi zurian dagoen zikingune bat bagina bezala tratatzen gaituzte. Baina, nazionalista deituriko herriak nazionalista bakarrak al dira. Zenbat nazionalismo mota daude? Guztiak berdinak al dira?

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen!
Si quieres leer más, haz clic aquí.

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

Nafarroako Erresuma 1512

Nafarroako Erresuma Euskal Herriak historian izan duen estatu independente bakarra izan zen. Aurten urtemuga garrantzitsu bat ospatzen da. Izan ere, orain dela 500 urte, 1512an, alegia, Nafarroa Garaiak bere errege propioa izateari utzi eta Espainiako erregearen men geratu zen. Horrek, ordea, ez du esan nahi aldi berean erresuma izateari utzi zionik. Erresuma izaten jarraitu zuen 300 urte luzez eta bere legeria propioari eusti ahal izan zion, 19. mendeko guda karlistetan subiranotasuna behin betiko galdu zuen arte.

Urteurren honen ospakizunek hautsa harrotu dute leku askotan. Ba al dugu zer ospaturik? Zeinen alde ospatu behar dugu? Zein estatu izan zen errudun? Ona ala txarra izan zen Nafarroa Gaztelako koroari lotzea? Nahiaz ala bortxaz egin zuen?…

Artikulutxo hau, garai hartako gertaerak eta ondorioak analizatzen ditu.

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.
Si quieres leer más, haz clic aquí.

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

Iruñeko Bataila

Gure Euskal Herri maitean borroka eta guda aunitz izan dira historian. Artikulu honek halako gudaldi bateko pasarte polit bat azaltzen du zeinean Ignazio Deunak berak eta Xabierko Frantzisko Deunaren bi anaiak esku hartu baitzuten.

Jakinminez? Klikatu orduan hemen!

¿Tienes curiosidad? ¡Haz clic aquí!

%d bloggers like this: