“LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE”, BRAILLEN

Libros euskera adaptados a personas ciegas

Argazkia: ONCE

Euskaltzaindia eta ONCEren arteko elkarlanari esker, euskaraz plazaratutako lehenbiziko liburua, Bernard Etxepareren “Linguae vasconum primitiae” pertsona itsuentzat edota ikusmen urritasunak dituzten pertsonentzat egokitutako bertsioa argitaratu da. Erlea aldizkariko bi ale ere bai. Lan hauek Braille alfabetoan eta audio bidezko Daisy sisteman eskeintzen dira.

Aurkezpena aurreko ekainaren 24an egin zen Bilbon. Aurkezpenean, hauek egon dira: Euskaltzaindiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria eta Bernardo Atxaga idazle, euskaltzain eta Erlea aldizkariko zuzendaria; eta ONCErenean, Basilio San Gabriel lurralde-ordezkaria eta Iñigo Arbiza Komunikazio burua. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea ere bertan izan da.

Gurekin Egon Jauna

Erlijio abesti hau, egun gutxik jakin arren, sendo errotuta dago euskal kulturan.

Musika entzuteko egin klik hemen!

Partitura ikusteko egin klik hemen!

Uso xuria

“Uso xuria” euskal kantore goxoenetariko bat dugu. Euskal kulturaren pare, erranahi anitz ditu.

Txomin Artola eta Amaia Zubiriaren bertsioa entzun nahi baduzu, egin klik hemen!

Testua irakurri nahi baduzu, egin klik hemen!

%d bloggers like this: