Gartxot fimaren iritzi kritikoa

Gartxot filma, ez da izan beharko lukeen animazio filma, zenbait aspektu aztertuta. Lehendabizi, ez dauka izan beharko zukeen trataera grafikoa, Arturo Campionek idatzitako nobela originalari justizia ez diolako egiten. Filmaren exibizio publikoa nahiko infantila da, berez filma duen argudioari eta garrantziari dagokionez. Zenbait adineko pertsonei, pelikula nahiko infantila iruditu ahalko zaie, eta umeei berriz, nahiko tragikoa.

Filmean erabilitako “flash” teknika, oso sinplea dela esan dezakegu, eta garrantzi historikoa eta kulturala duen film batean aplikatuz, filmaren limitazioak ikus ditzazkegu.

Erabilitako marrazki bizidunak, estetikoki begiratuta, ez daudela ongi autatuta esan daiteke, sudurra belarria egon behar zukeen lekura mugituta. Oso modernoak dira marrazkiak, beraz ez dute ez garaiarekin ez Erdi Aroko “estiloarekin” bat egiten.
Gartxot filmaren barne argudioari dagokionez, esan beharrada dago, sustrai historiko sendoak ez dituela, filma ikusten duen pertsonak, garaiari buruz ez dutelako ideia gehiegirik.

Baita ere esan beharra dago, filma, marrazki bizidunetan egina dagoenez, umeentzako eta gazteentzako egina dagoela, baino adin hauetako pertsonek, ez lukete Gartxot izeneko odol hotzeko, zoro hiltzaile honen kondaira tragiko eta biolentoa ikusi beharko.
Film honetan, Eliza Katolikoa egin zituen gauza txarrak agerian uzten dira, baina filma kritiko eta adi ikusten bada, ikus daiteke Gartxot izeneko Mikeloten aita, nahiago duela bere semea, mendian bizitzea, semeari hezkuntza, elikadura, kultura, bigarren hizkuntza eta bere kantua hobetzera lagunduko lioketen erregeak bidalitako klerikoetara bidaltzea baino.

Argi dago, Klerikoak eta Elizak, garai honetan, merkataritza, aberastasuna, eta kultur ezberdinen konbibentzia ekarri zutela, Orreagan hasten zen Done Jakue bideari esker. Behar bada, aintzinean gure lurraldean egon zen Iruñeko Erresuma eta ondoren Nafarroako Erresuma, Orreaga, Leire, San Miguel… monastegi, eta Elizari zegoen kultoari esker, erresumaren identitatea eta erresuma ez litzateke existituko.
Behar bada, Eliza Katolikoak Nafarroan, ongi egin zuen, historialari, kartografo, eta idazle erromatarrak idatzi zuten bezala herri barbaro eta burugabe honen kultura hobetuz. Erromatarrak idatzi zuten bezala, Nafarroan kokatzen zen herri baskoia, emakumeak bortxatu eta presoak amildegietatik botatzen zituzten. Elizak berriz, amodioa eta tolerantzia predikatzen zituen eta ditu bere testamentuan.
Azkenik esan beharra dago, film hau, nazionalismoak eta hauen arteko gatazkak elikatzen dituela, baita ere elizaren kontrako ideia faltsuak eta honen aurkako amorrua.

%d bloggers like this: