EGUNERO HASTEN DELAKO (RAMON SAITZARBITORIA)

Ramon Saizarbitoria euskal idazle ezagunetako bat da. Bere lehenengo elaberria 1969an idatzi zuen. Gai triste bat aukeratu zuen, abortua. Tristeagoa da, ordea, erabat ikuspuntu aldrebesa azaltzen duela.

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen!

Orixe eta Euskaldunak: maisua eta maisulana II (Euskaldunak maisulana)

Euskal Herriko epopeia bat da olerki lan ikaragarri hau. Orixek “erri baten arnasa” islatzea izan zuen helburu. Egilearen asmoa eta poemaren neurria “res ipsa locuatur” izango da, gauza bera, herria bera hobeto esanda, mintzo dadila alegia. 15 atalek osatzen dute olerki eta abesti herrikoiak tartean dituelarik. Gai garrantzitsuenen artean lanari buruzkoak, erlijiosoak, kirolen gainekoak eta familiari lotutakoak aurkitzen dira, atal guzti hauen batasuna Mikel eta Garazi gazteen amodio istorioak dakarrelarik.

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen!

Orixe eta Euskaldunak: maisua eta maisulana I (maisuaren biografia)

Nikolas Ormaetxea euskal idazle haundienetako bat dugu, Euskaldunak Euskal Herriko epopeia idatzi ezezik, itzulketa lan haundiak egin zituen, euskararen malgutasuna eta balioa erakutsiaz, eta gure hizkuntza sakontasunez eta era nekaezinean landu eta garatuaz. Jainkoaren billa, bere testamentu espirituala, aipagarria da baita ere. Erlijioa eta gure hizkuntza izan zituen bere betiko bidelagun, lehenengo euskal idazle liberatua izan zelarik.

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen!

Leizarraga eta Itun Berria

Joanes Leizarraga Lapurdiko Beraskoitzen  (Briscous) jaio zen eta ez dakigu zehazki urterik. XVI. mendeko 50. hamarkadan Calvino protestante ospetsuaren  erreforma onartu zuen. 1571 urtean La Rochellen “Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria” argitaratu zuen Leizarragak. Itun Berria euskarara itzultzea izan zen bere lanik garrantzitsuena. Aurrekoaren eranskin bezala  “Kalendrera” eta “Abc edo Christinoen  instructionea”, hau da, kristau ikasbidea, argitaratu zituen baita ere. Erabili  zuen hizkuntza behenafarrera izan zen, Beraskoitzen Lapurdin badago ere, euskalki  hau erabiltzen  delako. Zubereraren kutsua ere bazuen bertako bi apaiz laguntzaile izan zituelako.  Hizkuntza batasuna lortzen saiatu zen bere lana ahalik eta jende gehienak uler zezan. Idatzizko hizkuntza orokor bat eraikitzea  eta garatzea oso garrantzitsua izan zen idazlearentzako. Euskara idatziaren oinarriak jartzen eta garatzen lan bikaina egin zuen.

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen!

Sarrionaindiaren Akordatzen. Axular eta Orixe.

Joseba Sarrionaindiaren Akordatzen liburutxoa (2004) idazlearen bizitzako errepaso bat dela esan daiteke, era berezian idatzitako autobiografia bat alegia. Irakurri ostean geratzen den zaporea hustasuna, nihilismoa, absurdoa askotan, pesimismoa, tristura eta sufrimendua dira, beste zenbait sentimenduen artean. Nazioa, edota hobeto esanda ideia nazional bat, edo beste zenbait gauza, Kristo Salbatzaileraren lekuan jartzea ez ote da izango ba tristura honen iturburua?? Axularrek  ordea, Kristoren Erreinuaren eta arimen alde ahaleginak  egiteak merezi zuela uste zuen. Beretzako bizitza  honetako lanek helburu oso eta bikain bat lortzeko balio  zuten (salbamena). Orixe handiak ere, Jainkoaren grazia (“goi-arnasa”) eskatzen du bere Euskaldunak maisulanaren hasieran.

“Gartxot” ikuspuntu historikotik

Azken hamarkadetan euskal gizarteak itzelezko ahalegina egin du bere kultura ahanzturatik askatu eta arnas berriaz hornitzeko. Arrakasta begi bistan dago. Inoiz ez dugu gaur bezainbeste lan literario izan, inoiz ez dugu gaur bezainbeste antzerti-lan izan, eta inoiz ez dugu gaur bezainbeste zinema-lan izan. Honen adibide bat iazko udazkenean plazaratu zen Gartxot filma dugu. Arturo Kanpion idazlearen nobela batean oinarritua, erdi aroko euskaldunen bizimodua eta haren ohituren aldeko borroka deskribatzen du. Liburu batek lagunduta filmaren istorioa errealitate historikoarekin uztartzen saiatzen da. Esan beharrik ez dago euskaltzaleen artean tira handia izan duela film honek. Hala ere, izugarrizko gezurra dakar ezkutua jendeari kulturaren “ogitartekoarekin” batera sartu nahi diona.

Jakinminez bazaude, egin klik hemen!

Linguae Vasconum Primitiae

Euskaraz argitaratutako lehen liburua dugu, Garaziko euskaraz alegia. Bordelen izan zen argitaratua 1545 urtean eta lirika guztiz herrikoia dario. Hamabost poemaz osatutako bilduma da. Eskaintza moduko hitzaurre baten ondoren bi poema erlijiosok jarraitzen dute, hurrengo hamarretan amodioari buruz idazten digu idazleak, gordintasunez maiz, hamairugarrena berriz autobiografikoa da, eta azken bietan euskara goraipatzen da.

Oraindik jakinminez bazaude, egin klik hemen!

%d bloggers like this: