MUTILZARRA PEÑAREN RIAIU RIAU
uztaila 2, 2013 Utzi iruzkina
Zer da? San Fermin bezperan Iruñeko herrian zehar egiten den dantza da.
Noiz: Uztailaren 6an 18:00etan
Non: Udaletxeko Enparantzatik abiatu, Kale Nagusitik pasatu eta San Lorenzo kalean amaitzen da.
Iraupena: gutxi gorabehera 2 ordu
Aholkua: San Ferminetako arropa erabili
Nori zuzendua: gazteei nahiz helduei. Haurrek gozatuko dute hasieratik lehenengo lerroetatik ikusten badute.
Giroa. Giro alaia. Dantza
AZALPENA
Uztailaren 6an 16.30etan, San Fermin bezperan, hiriko udaletxean, mazela-, klarinete- eta atabal-jotzaileek, “La Pamplonesa” musika bandak, Erraldoiek eta Buruhandien konpartsak lagunduta, Udaletxetik San Saturnino kalean eta kale nagusian barrena San Fermin kaperara hurbilduko gara (San Lorenzo Eliza).
90. hamarkadaren hasieratik, 1996an salbu, ekitaldi hau ez da San Ferminetako programan agertzen. Baina Riau Riau (horretaz ari baitziren aipatzen ez bazuten ere) duela askoz gehiago ez da ospatzen.
Riau Riau ez zen inoiz bere horretan programa ofizialetan agertu. Iruindarrek Korporazio Munizipala udaletxetik San Lorenzoraino laguntzen zuten San Fermin bezbera ospatzearen karietara. Erraldoiek eta Buruhandiek lagunduta Santua Kale Nagusitik eramaten zuten Astraingo balsa jo eta “Alegria de San Fermin” kantatzen zutelarik.
Astraingo Vals-a
RIAU RIAUREN HISTORIA LABURRA
Ohitura horren sortzailea Ignacio Baleztena izan zen “Premín de Iruña” ezizenez ezagutua.
Behin, 1911an, Ignaciori “riau riau” ohiukatzea otu zitzaion, Astraingo Balsa entzun ondoren giroa alaitzeko asmoz. Baina udaletxeari ez zitzaion egokia iruditu eta ohikoa den moduan, isuna jarri zioten.
Horrela, debekatu egin zuen, baina gazteriak gogokoa zuenez, aurrera eraman zuten.
Era berean, Premín de Iruñak kantu hauek eskaini zizkien:
RIAU-RIAUari KOPLAK
“Qué majos y qué elegantes
marchan nuestros concejales
precedidos de gigantes
gaitas, chistus y timbales.
Os recomiendo de veras
que tengáis mucho cuidau
de que no os multe Lasheras
por gritar fuerte Riau-riau.
Esos tubos relucientes
y esos fraques tan planchaus
al verlos dicen las gentes
¡Rediez lo que habrán costau!
Ni en París ni en los Madriles
ni en San Luis de Potosí
se encuentran unos ediles
más majos que los de aquí.”
(Zein jatorrak eta dotoreak
doazen gure zinegotziak
erraldoiak, gaitak, txistuak eta danborrak
aurrean dituztela
Benetan gomendatzen dizuet
kontuz ibiltzea
Lasherasek isuna jar ez diezazuen
Riau-riau ohiukatzeagatik
Tutu disdiratsu horiek
eta lisatutako frakak
jendeak ikustean esaten du
Zenbat kosta ote zaizkizuen!
Ez Parisen ez Madrilen
ezta San Luis de Potosin
hemengoak bezain jatorrak
diren zinegotziak)
Hau izan zen Riau Riau-ren letra. Horretan ikus daiteke Ignaciori eta gainerakoei ez zitzaizkiela debeku munizipalak axola eta bestaz gozatzea erabaki zutela. Dena den, Riau Riau besta debekatua izan zen, 1927an adibidez, Demetrio Martínez de Azagrak bestak kitatzen saiatu zen kultura ezaren manifestaldi eta komeni ez zen ekitalditzat hartzen zituelako.
Ez zitzaion ezertarako balio. Azkenean jendartean arrakasta zuen ekitaldi hori aurrera eraman baitzen eta Udaletxetik ateratzean Riau Riau ohiukatzen segitzen zuten.
Urteak pasa, giroa probeste aldera, geroz eta luzeagoak egiten ziren. Horrela ordu gehiagoz probesten zen uztailaren 6ko besta. Aldi berean, urtean zehar hain golko gainean izandako poliziari ezkutuan ostikoak eta bultzadak ematen zitzaizkion.
1965etik aurrera, ekitaldiaren iraupena asko luzatu zen. Gainera, dibertigarria zirudien geroz eta denbora luzeagoz Korporazioaren eta musika bandaren pazientziarekin jokatzeak.
1972an, bertan behera utzi zuten lehenengoz, 45 minutuan zinegotziak metro batzuk baino ezin baitziren mugitu. 1980an, berriz, korporazioak 5 ordu eta 25 minutu behar izan zuen 500 metro igarotzeko. Ekitaldi hau modu alaian luzatzen saiatu izan bazen ere, azkenean politika eta kritika kutsua hartu zuen eta kolpe eta irainetan zentratu zen. Harrezkero, urtero bertan behera utzi izan zen eta 1990 behin-betirako kendu zuten bestetatik. Garai hartan ez zen bakarrik ibilbidea oztopatzen, udaletxetik ateratzea ere ekiditzen zitzaien eta askotan eraikinera sartu ere egiten ziren manifestariak. Riau Riau hilda zegoen.
1996an Javier Chorraut alkateak ekitaldia berpizten saiatu zen baina berriz istiluak errepikatu zirenez, bertan behera utzi zuen.
1997an Joaquín Baleztena Gurrearen eskutik Mutilzarra Peña ekitaldia berreskuratzen saiatu zen ospakizunak utzitako lekua bete nahian. 1997tik ekimenak parte-hartze handiagoa izan du. Hasieran, ahal zen moduan agertzen ginen txarangak lagunduta, eta Joaquín Catalanek, 80 bat urteko alde zaharreko barrideak animatuta, bere soineko bereziak eta guzti atera baitzen.
2002an, Iruñako Erretirodunen Elkarteak antzeko ekitaldia sortzen saiatu ziren beti ere publizitate eta indar gehiago eman nahian. Beraiekin elkartu eta bi ekitaldiak elkartzen saiatu ginen arrakasta handia lortuz. Horrela, urtero elkarrekin ospatzen joan ginen.
2004an ekitaldiaren arrakasta ikusita, “La Pamplonesa” musika bandak gurekin bat egin zuen, Riau-riau bertan behera utzi zenetik lehen aldiz.
2012an Enrique Maya alkatea ekitaldia berpizten saiatu zen baina berriz istiluak errepikatu zirenez, bertan behera utzi zuen.
Baina, Sanferminetako ospakizun hau ez da erabat galdu.
2013an berriro, uztailaren 6an, 18:00etan, udaletxeko enparatzara hurbilduko gara Astraingo Balsa entzunez eta Riau Riau ohikatuz.
Peña Mutilzarra