Axular (1556 – 1644)

Pedro de Aguerre y Azpilicueta euskarazko literaturako prosalaririk bikainena dugu. Sarako Eskolako partaide nagusiena da idazle paregabe hau.

1556 urtean Urdazubin jaio zen, Nafarroan alegia. Axular izeneko baserrian etorri zen mundura eta hortik datorkio izena. Lapurdirekin mugan dago Urdazubi, Zugarramurdi, Ainhoa eta Sararekin batera Xareta izeneko eskualdea osatzen duelarik.

Iruñean ikasi zuen teologia, eta giza zientziak, erretorika eta filosofía Lleidan eta Salamankan. 1596 urtean apaiz egin zen Frantziako Tarbesen. Ondoren, lau urtez Donibane Lohitzunen predikari izan zen. Baionako eliz-barrutia Iruñakoa baino nahiago zuen bere sorterritik gertuago egoteko (kontuan hartu behar da 1566 urteraino Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan, Bertiz arana, Bortzerrieta, Irun, Hondarribia -Bidasoa osoa alegia-, Oiartzun, Lezo, Errenteria, Pasaia eta Goizueta Baionako eliz barrutikoak zirela, egoera hau Aita-Sainduak Felipe II.aren eraginez aldatu zuen arte. Honela, Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztan Iruñeako eliz-barrutira bihurtu berriak ziren, Baionako elizaren menpean ehundaka urtez egon ondoren).

Tarbeseko artzapezpikuak, Bertrand de Echausek hain zuzen ere, Sarako erretore izendatu zuen. Joanes Harostegi izeneko apaiz batek postua kendu nahi izan zion eta Axular kanpotarra zela jarri zuen aitzakitzat. Axularrek nafarra zela zioen eta hortaz, Frantziako erregearen menpekoa, naturalizazioa eskatu zuelarik (frantses bihurtu nahi zuela alegia). Axularrek garaitu zuen auzia Frantziako Enrike IV.ak nafarrak bere menpeko zirela aldarrrikatu zuenean (ez zegoen beraz naturalizazio beharrik). Honela, Bordeleko parlamentuak urdazubitarra Sarako erretoretzan baieztatuko du 1601 urtean. Herri honetako erretore bezala egon zen 40 urte luzez. Bertan hilko zen 1644 urtean 88 urte zituelarik.

Ezagutzen zaion liburu bakarra 1643 urtean Bordelen argitaratutako Gero maisulana da. Bertan, euskarari ordurarte izan ez duen dotorezia paregabea emango dio.

Espainiako Urrezko Mendeko idazle erlijiosoen eragina duela esaten da, Fray Luis de Granadarena batipat. Bestalde, Francisco Zumel merzedari ospetsuaren ikasle eta entzule izan zen Salamancan, baita Domingo Bañez irakasle arrasatear famatuarena ere.

Axular herri folklorean ere agertzen zaigu. Sarako zahar batzuek J. M. Barandiarani kontatu ziotenez, Axularrek bere jakinduri eta oparotasuna deabruari zor zion, honek deabruak Salamankan zuen leize bateko unibertsitatean ikasi zuelarik. Ordain gisa deabruak bere itzala kendu zion bizitza osorako. Euskal mitologiako kondaira zahar batean legoke oinarritua ipuin hau.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: