Errusiar ezpainetan ere, barkhamendu

 

Barkhamendu galdez nago Jinkoari

eta gero, jende onak, zier orori.

Egin badauziet hobenik dolü düt xegürki;

Jinkoak barka dezagüla bat bederari.

 

http://uzorika.com

HEZKUNTZARI BURUZKO IDAZKI PASTORALA

Hil honen 4an Hego Euskal Herriko gotzainek hezkuntzaren inguruko idazki pastoral bat kaleratu dute.
Gaur egungo hezkuntzaren erronka batzuk aipatzeaz gain, hezkuntza non, nola eta zertan erabili behar den eta, batez ere, zer eta nola irakatsi behar den azaltzen digute.
Irakasleen eta irakasgaien ereduak Jesus eta haren mezua direla azpimarratzen dute eta, hortik abiatuta, hezkuntza-elkarte, eskola, ikasgai eta ikasbide kristauen deskribapen eder bat ematen digute.
Hezkuntzaren egile eta eragile nagusia familia dela oroitarazten digute berriz ere, baina, horrez gain, eskola eta unibertsitate katolikoek funtsezko zeregina dutela nabarmendu eta haien lana azaltzen digute.

Pastoral Idazkia

Maiatzaren 24tik 28ra: NAFARROAKO IZENEN MISTERIOARI BURUZKO IKASTAROA

Ezin dugu erran herri bat maite dugunik, haren kultura, haren izaera eta haren ohiturak ezagutzen ez baditugu.

Ezin dugu erran herri bat defendatzen dugunik, defendatzen duguna herri horren izaeraren nahiz herri horrek historian zehar ordezkatu izan duen guztiaren kontra badoa.

Gure Euskal Herria maite ahal izateko, haren arima ezagutu behar dugu. Herri baten arima ezagutzeko, berriz, herri horren kultura ezagutu behar dugu, herriak bere bizian zehar garatu, bereizgarri bihurtu eta belaunaldiz belaunaldi defendatu izan duen guztiaren isla baita kultura. 

Nafarroako Unibertsitateak eskaintzen duen ikastaro hau lagungarri izaten ahal zaigu, gaur egun izan behar omen garena eta benetan garena bereizteko.

Bertara joatea benetan bizipen aberasgarria izan daiteke.

Ikastaroaren afixa

Ikastaroaren diptikoa

 

EZKABAKO PRESOEK OLAETXEA GOTZAIARI BIDALI ZIOTEN ESKER ONEKO GUTUNA

Alfonso XII.aren Gotorlekua, San Kristobal edo Ezkaba mendian

Argazkia: Wikipedia

Atzo esan genuenez (Marzelino Olaetxea, preso politikoen defendatzailea), hurrengo sarreretan, Olaetxea gotzaiaren artxibategi pertsonaleko zenbait agiri osorik plazaratuko genituen, gure protagonistak Nafarroako preso politikoen alde egin zuena frogatze aldera.

Olaetxeak gotorlekura 1940ko irailaren 24an egin zuen bisita zela eta, Ezkaba mendiko presoek Iruñako Gotzaiari bidalitako gutunatik hasiko gara (Mensaje enviado por los reclusos de San Cristóbal al Excmo. e Ilmo. Señor Obispos de Pamplona, con ocasión de su visita a la Prisión-Fortaleza el 24 de septiembre de 1940, día de Nuestra Señora de la Merced). Honela esaten du hitzez hitz (itzulpena geurea da):

Gotzai Jauna: Jaun txit prestua, zerua ukitzeraino altua den berorren duintasunagatik eta gure garraztasuna partekatzeko eta leuntzeko guregana ekarri duen kristau apaltasunagatik, bi aldiz da txit prestua.

Gotzai Jauna: Jaun txit prestu horri adeitasunezko eta maitasunezko mezu bero bat emateko eginbeharra daukat. Eta, hala egiterakoan, neure espetxekide guztien izenean hitz egiten dut; hemen presente daudenen izenean; bularrean, bihotzaren gainean, esker oneko lore bat -arima onek esparru honen harrietatik har dezaketen bakarra- zeramatela kartzelatik atera zituztenen izenean; eta baita hildakoen izenean ere hitz egiten dut, zeinak Jainkoak askatu baitzituen eta zeinen arimei gaur gure artean egoten utziko baitzien…

Denok, bagaudenok eta bazeudenak, gizakiei egiten ahal zaien onurarik handiena egiteagatik -zoritxarran maitatu eta lagundu- Jaun txit prestu horrekin gaude zorretan.

Baina, bereziki, Jaun txit prestu horrekin eskerrak emateko ezin ihartuzko zor gozoa daukatenak zorigaiztoko HIRUGARREN BRIGADAko  lagunak dira, bizitzan zigor bikoiz baten zama bikoitzak lurperatuta baitzeuden. Jaun txit prestu horri esker, HIRUGARREN BRIGADA ez da jadanik existitzen… Inolako indar materialik mugi ezin zuen zigor bikoitzaren zama bikoitza Jaun txit prestu horren giza maitasunak, kristau-maitasunaren izpiritu indarrak, jaso du.

Honela, salbagaitzak ziruditenak salbatuak daude. Asko beraien etxeetara itzuli dira, eta oraindik hemen direnak, gainontzeko presoen baldintza berberetan, agian gertu den askapenaren ordua itxaroten dute… Halakoa da Jaun txit horrek egindako lana; gu guztiok, gaudenok eta gure artean ez daudenek, txanponez txanpon, hau da, maitasuna maitasunaren truke itzuliz besterik ezin dugu ordaindu. Maitasun horrek, lege sakratu baten moduan, ona egiteko bizitzera behartzen gaituela ahaztu gabe. Jaun txit prestu hori bizi den bezala eta, bere adibidea jarraituz, gizakiak bizi daitezela nahi duen bezala.

Hona hemen, Gotzai Jauna, jardunaldi handi honetan Jaun txit prestu horri eman behar diodan mezua; San Kristobalen bi festaburu elkartzen dituen jardunaldi honetan: Mesedeetako Ama Birjinaren eguna eta hainbeste itxaron eta desiatu den Jaun txit horren bisitarena.

Mezu honen esker on testigantza gure Kaperau Jaunei luzatu nahi eta behar diegu ere, une guztietan kontsolamendua eta babesa eman baitigute; Karitatearen alabei, borondatez gurekin gatibualdia partekatzen dutenak eta beraien pairamenarekin leuntzen dutenak; gure Zuzendari Jaunari, diziplinaren gogortasuna ontasunaren aringarriarekin anaitzen jakin izan zuelako beti; eta azkenik, Administratzaile Jaunari, Zerbitzuaren Nagusi Jaunei, Ofizialei eta Zaindariei, Zuzendaritzaren izpirituarekin bat eginik, beraien betebeharra presoei zor zaien begirunearekin betetzen dakitenak.

Hau da, Gotzai Jauna, ordu honetan eta nere lagun guztien izenean esateko neukan eginkizuna: bagaudenak, gure artean ez daudenak eta hildakoak, zeinen arimei, gaur, hemen, gure artean, borondate oneko gizonen bihotzetan maitasuna den esker oneko festa honetan Jainkoak parte hartzen utziko baitzien. Antonio G. de Linares.

(Vicente Cárcel Ortí, Caídos, víctimas y mártires, Espasa, Madrid, 2008, 60. orr.)

Jarraituko du…

MARZELINO OLAETXEA, PRESO POLITIKOEN DEFENDATZAILEA

Juan XXIII y Marcelino Olaechea

Juan XXIII eta Marzelino Olaetxea. Argazkia: http://marcelino-olaechea.blogcindario.com

Orain gutxi Nafarroako Parlamentuak frankismoarekin zerikusia daukaten pertsonen ezagupen publikoa bertan behera uzteko egin zuen adierazpenak (Frankistez ari garela) On Marzelino Olaetxea Loizaga (Barakaldo 1888 – Valentzia 1972), 1936an Iruñako gotzaia zenari, eragiten dio. Olaetxea gotzaia Nafarroako seme kuttun da oraindik.

Horregatik, santu egiteko prozesuan dagoen gotzai bizkaitarraren bizitzaren hainbat alderdi ezezagun plazaratu nahi ditugu. Ezjakintasunak eta kalumniak Olaetxearen bizitzaren edertasuna izkutatu nahi izan arren, guk ez diogu besteen alde egin zituen ekintzen aldarrikapenari utziko.

“Nazionalen” errepresio politiko gogorraren kontra egin zuenaz ari gara, besteak beste. Edota preso politikoen defentsan egindakoaz. Ezkaba mendian preso egon zirenen ehunka eskutitzek eta gotzaiak berak milaka bizitza salbatzeko Francori bidali zizkionak demotratzen dutena.

Gai hau guztia jorratzeko Vicente Cárcel Ortí, Caídos, víctimas y mártires, Espasa Calpe, Madrid, 2008, liburuan oinarrituko gara (Vatikano Artxibategi Sekretuan dagoen dokumentazioa erabiltzen du).

Marzelino Olaetxea Loizaga Barakaldon jaio zen, 1889ko urtarrilaren 9an. 16 zituelarik, San Juan Boskoren kongregazioan sartu zen, salesianoetan, alegia. Carabanchel Alton, Madrilen, filosofia ikasi eta Torinon, Italian, Teologia. 1912an apeztu zuten eta bere nagusiek ikastetxe garrantzitsuen zuzendaritzan jarri zuten lanean. Soziologia ikasketak Liejan (Belgika) sakondu zituen eta, geroago, Katalunia, Valentzia eta Madrilgo probintziala izendatu zuten. Aita Santuak 1934an Valentzia, Granada eta Sevillako eliz-probintzien apeztegietako bisitatzaile egin zuen. Urte bat beranduago, 1935eko abuztuaren 23an, Iruñako gotzaia zen.

1936ko abuztuaren 6an, Gasteizko gotzaia zen On Mateo Mujika Urreztarazurekin batera, pastoral idatzi bat plazaratu zuen, iraultzaren antiklerikalismoa eta erlijio-jazarpenaren izugarrikeriak salatuz. Urte bereko azaroaren 15ean, Iruñako San Agustin elizan, “nazionalen” errepresio politiko ikaragarriaren kontra prediku bat bota zuen On Marzelinok. Honela mintzatu zen:

Justizia Epaitegiek soseguz, luzaro pentsatuz, arduratsuki eztabaidatua, garbia, zalantzagabea, inoiz ahaldura iturri izango ez dena, dekretaturiko baino odol gehiagorik ez. Eta… ez beste odolik. Iruñako elizbarruti loriatsuko katolikoak! Zuek bereziki […] Katoliko Ekintzako kideak, denetan maitasuna praktikatu, indar guztiz, Jesukristok Gurutzean esandako hitzak hots egin, kristauak ezaugarritzen dituzten hitz horiek: «Barka iezaiezu, Aita, ez baitakite zer egiten duten” (Iruñako Gotzaitegiko Eliz-aldizkari Orokorra, 1839. zbk., 1936ko abenduak 1, 429-431 orr.).

Francok garaitu eta gero, gerrak banatutako nafar herriaren adiskidetzean jarri zuen arreta Olaetxeak. Eta elizbarrutiko hiriburuaren lasaitasuna astindu zuten bi gertakari sortari eman behar izan zien aurpegia: alde batetik, Nafarroako umezurtxoei gutuna (gerraren lehen hilabetetan fusilatutako nafarren seme-alabak), elizbarruti osoan berehalako erantzuna izan zuena; eta bestetik, heriotz zigorrera kondenatuak salbatzeko gotzaiaren bitartekaritza bilatzen zuten Ezkabako presoen senideen gotzaitegirako joan-etorrien hasiera.

Umezurtzekin lotuta, ez zen eskola, katekesi ezta parrokiarik ere, gotzaiaren deia gogo handiz eta eskuzabaltasunez erantzungo ez zuena. Gotzaiak pertsonalki harrera eman zien bere gonbitea onartu zuten guztiei eta azkenean Espainia mailan ohiartzuna izan zuen. Heriotz zigorrera kondenatuak Espainia osotik biltzen zituen zoritxarreko ospea daukan San Kristobal mendiko gotorlekuak. Milaka pertsona ziren. Beraien senideak gotzaitegiko ateetara deitzen hasi ziren eta horiek zabal-zabalik ireki ziren. Harrera onaren berria Espainia osotik zabaldu zen eta egunez-egun bisitarien kopurua handituz joan zen. Banan bana, denak hartu zituen Olaetxea gotzaiak. Bere idazkaria zen Kornelio Urtasun Irisarri, apez berria, lanez lehertu zuen. Areagotuz zijoan lan hau hainbat urtez iraun zuen.

Hasieran esan dugun bezala, Olaetxea gotzaiak milaka preso politikoen aldeko lan isila egin zuen Iruñako urteetan. Honela, heriotz zigor askoren konmutazioa eta milaka presoen askatasuna lortu zuen. Hain izan zen isila lan hau, gaur egun ez baitela ezaguna. Hau dela eta, hurrengo emanaldian, Nafarroako atxilotu politikoen aldeko bere lana demostratzen duten zenbait agiri publikatuko ditugu. Olaetxearen artxibategi pertsonalekoak hain zuzen.

Jarraituko du…

ELIZA KATOLIKOAREN LANA

Asko dira gure gizartean Eliza Katolikoa kritikatzen dutenak, salbuespen kasu tamalgarri batzuk salatuz. Gutxi hitz egiten da, ordea, Eliza Katolikoak egiten duen lan bikainari buruz. PowerPoint aurkezpen honek datu interesgarri batzuk ekartzen ditu.

 

Aurkezpena euskaraz ikusi

Ver la presentación en español

Sorginkeria eta Paganismoa

Euskal Herria eta aintzinako sinesmenak (paganismoa, sorginkeria) zer esan asko ematen duen gaia da. Gaur egun, erlijio kristaua gutxietsi eta euskaldunen sinesmen zaharrak goraipatzeko erabiltzen da gai hau gehienbat. Historia sakonago aztertzen badugu, ordea, beste ikuspegi bat lor dezakegu.

Jakinminez? Egin klik hemen.

Si quieres saber más, haz click aquí.

 

%d bloggers like this: