BERNART ETXEPARE

Argitaratu zen lehendabiziko euskal liburua idazteagatik da ezaguna idazle hau. 1545 urtean Bordelen argitaratu zen Linguae Vasconum Primitiae liburuarengatik hain zuzen ere.

Ez  dakigu zehazki noiz  eta non jaio zen, ezta bere gurasoak nortzuk ziren ere. Batzuk Donibane-Garazitik 5  kilometrotara dagoen Buzunaritze-Sarrasketan jaio zela badiote ere,  ez dago hau frogatuko duen dokumenturik. Bere heriotza ere ez dakigu noiz izan zen. Honela, bere jaiotza 1470 eta 1480 bitartean kokatzen da eta heriotza 1545 edo 1559 urteetan.

Ez dakigu bere bizitzaz gauza handirik. Badakigu ordea Nafarroa Behereko Eiheralarren erretore bezala egon zela (Saint-Michel-le-Vieux deitzen zaio frantseses), eta espetxean ere denbora luzean egona zela.

Espetxeko egonaldia ez dakigu ziur zergatik izan zen. Batzuen ustez moralarekin zerikusia zuen zerbaitengatik, beste batzuen ustez ordea, Gaztelaren alde egon zelako. Fernando Aragoitarrak 1512 urtean  Nafarroa  hankaperatu zuen. Enrike II Albretarrak berreskuratu egin zuen 1521 urtean bearnesen eta frantziarren laguntzarekin. Baina Noaingo gudaldia galdu ondoren espainiarrak jabetu ziren berriro Nafarroa osoaz. Amaiur gazteluan defendatu ziren azken agramontesak 1522 urtean. Honela galdu zuen Enrike II Albretarrak Nafarroa. Aragoeko Fernando Va  hil eta gero Karlos Lehenengoa eseri zen  Espainiako tronuan (Alemaniako Karlos V. a alegia), eta honek 1530 urterarte eutsi zion Behe Nafarroari, urte honetan lurralde hau Enrike II  Albretarraren eskuetara  pasa zelarik.

Honela Etxepare Espainiako errege Karlosen eta beaumontesen alde egon zen. Beraz, Behe Nafarroan Enrike II.a nagusitzean (1521 eta 1524 bitartean edo 1530 urtetik aurrera, Behe Nafarroa Gaztelako  erregerarengandik libratzean) Etxepare epaitua eta  zigortua izan zen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: