Nireaitaren blogaren irakurleendako oharra

Blog hau irakurriz gero, Nafarroari garrantzi berezia ematen diogun irudia har zenezake. Ez da horrela!

Blog honen xedea, eta bai Sutondotik Elkarte Euskaltzalearen xedea ere, euskaldun GUZTIENGANA iristea da, bai Espainia eta Frantzia estatuek kudeatutako zazpi probintzietan bizi direnengana, bai munduko beste edozein herrialdetan bizi direnengana.

Blog honetan argitaratzen diren artikulu gehienak Nafarroako gaien ingurukoak dira, blog honetan gaur egun idazten dugunok nafarrak garelako eta ongien ezagutzen dugunaz idazten dugulako.

Hortaz, Nafarroaz kanpo bizi diren irakurle euskaldunei laguntza eskatzen diegu, Nireaitaren blogean Euskal Herri osoko gaiak ager daitezen

Halaber, gure irakurle nafarrek Nafarroaz kanpoko lagun euskaldunak badituzte, blog hau haiei helarazteko eskatzen diegu, Euskal Herri osoko informazioa euskaldun guztiengan heda dadin.

Horrela solik bete dezakegu blog honen xedea.

 

%d bloggers like this: