IRUÑEKO BATAILA

Si prefieres leer este texto en Romacne Navarro, haz clic aquí.

1521eko maiatzean Enrique II.a erregeari leial zitzaizkion nafarrak, Frantziako errege Frantzisko I.a lagun zutelarik, Gaztelaren eta Nafarroako hiri beaumontarren aurka altxatu ziren. Iruña hiriburuari ere bortizki eraso zioten. Bertako defentsa gotorlekuetan, nafarren oldarrei eusten ziharduten soldadu gaztelauen artean, hainbat gipuzkoar ere baziren; hala nola, Martin eta Iñigo Lopez de Recalde(1) anaiak, kapitain oinaztarrak biak.

Halako erasoaldi batean, maiatzaren 20an, hain zuzen, kanoi bala batek Iñigo jo eta, bi hanketan larri zauriturik, lurrera bota zuen.

Oldartzaileen artean ere bi anaia ziren, Miguel eta Juan de Jasso y Azpilicueta(2); kapitainak haiek ere.

Hiru egunera, hilaren 23an edo 24an, nafar tropek hiria hartu eta sartu egin ziren. Bertan Iñigo Lopez de Racalde kapitaina aurkitu zuten, etzanda eta ezin mugiturik. Larrialdiko sendaketek ez bide zioten asko lagundu. Egoeraren larrian, Miguel eta Juan anaiek Iñigo Azpeitira aldatzeko agindua eman zuten. Han, bere etxean, Loiolako jauretxean, hobeki egonen zen. Miguel eta Juanek lagundu eta zaindu eginen zuten bidaia osoan, harik eta Azpeitira heldu eta gurasoen ardurapean ezer txarrik gerta ez zekiokeela ziurtatu arte.

Bata gipuzkoarra, beste biak nafarrak; hizkuntza bera zuten; borrokaldian etsaiak izan ziren, bakealdian, ordea, lagunak ziren. Ez zuten mendeku goserik, ez Iñigok ez Jassotarrek. Egin zutena naturala zen, egin beharrekoa besterik ez.

Interesgarria da gertaera hau San Ignazioren biografia gutxitan agertzea. Antza denez, jokabide hori normal eta naturala zen. Inork ez zuen aipagarritzat jotzen. Izan ere, Miguel eta Juan Xabierko San Frantzisko handiaren anaiak izan ez balira, ez zuen biografo bakar batek ere San Ignazioren bizitzako pasarte hau aipatuko.

Halakoxea zen, ordea, euskaldunen arima. Gaur ahantzarazi nahi digute hori. Munduko beste guztiak bezalakoak izan behar omen dugu. Garai hartan, ordea, harro geunden beste guztiengandik bereizten ginelako, eta ez genuen arrazoi falta. Baina, orain zerk bereizten gaitu? Sotiltasunaren eta joko garbiaren eredu al gara? Seriotasunez eta zintzotasunez jokatzen al dugu? Egiazkotasunari eta emandako hitzei eusten al diegu?

Ez dugu esan nahi garai hartako Euskal Herria esne-mamitako herria zenik. Baziren hilketak, mendekuak eta traizioak. Baina, hori guztia bai aipatu izan da. Horren berriak bazter guztietara iritsi dira. Gertaera beltz horiek salbuespenak ziren, ordea. Jendea hezten zuen espirituaren kontra zihoazen eta haien lazgarrikeria gogoan hartzeko baizik ez ziren kontatzen.

Euskaldun izaten jarraitu nahi badugu, ez dugu zertan Ikurrina eraman ez eta Jesus Kristoren Gurutzearen eta haren “jarraitzaile arrotz eta gaiztoen” kontra egiteko erritu paganorik asmatu ere. Euskaldun izaten jarraituko badugu, izan garen horri eutsi behar diogu; alegia, izan ginen leku guztietan, sotiltasun, zintzotasun, leialtasun eta jokabide onaren marka utzi zuten bertuteei, hots, ezagun bezain miresgarri egiten gintuzten eta geure geureak ziren bertute horiei eutsi beharra diegu.

Ginenaz lasai asko loria gaitezke. Nahiago genuke, ordea, garenaz ere loriatzen ahal bagina!

(1)  Gero Loiolako San Ignazio izango zena.

(2)  Xabierko San Frantziskoren anaia zaharrak

Advertisements

One Response to

  1. Anonimoa says:

    noiz Nafarruan euskal eskuin abertzalea?

    Atsegin dut

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: