Ratzingerrek: “Gehiengo eta gutxiengoen sistema benetako askatasun sistema al da?”

Si quieres leer este artículo en español, haz clic aquí.

“Demokrazia askatasunerako formula okerra ez ote den susmoa nahiko zabala da jada eta ez du ematen zabaltze prozesu hori laster geldituko denik. Argi da, behintzat, demokraziaren kritika marxista baztertze hutsak ez duena asko laguntzen.

Noraino dira libreak hauteskundeak? Zenbateraino manipulatzen ditu propagandak haien emaitzak, hau da, zenbateraino daude kapitalaren edota iritzi publikoa maneiatzen duen pertsona-talde txiki baten menpe? Ez al dugu oligarkia berri bat, modernoa zer den, aurrerakoia zer den, gizon-emazte ikasiek zer pentsatu behar duten erabakitzen duena?

Nahiko nabarmenak dira oligarkia honek dituen krudeltasuna eta bere asmoak jendaurrean betetzeko ahalmena. Haren eginkizunak oztopatzen dituen nornahi askatasunaren etsaitzat hartzen du, “iritzi adierazpen librea” eragozten ari omen baita.

Nola lortzen da, bada, ordezkaritza organoetan erabakiak hartzeko giltza? Nork sinistuko ote du erabakiak hartzeko prozesuek gizarteari ongizatea ekartzen diotenik? Nork ukatuko ote du euren esku zikinak geroz eta maizago agertzen dituzten interes talde batzuen boterea?

Hitz gutxitan: Gehiengo eta gutxiengoen sistema benetako askatasun sistema al da? Ez al dira era guztietako interes-taldeak ordezkaritza politikorako organo behinena, hau da, parlamentua baino indartsuagoak?

Botere joku katramilatu honetan gobernaezintasunaren arazoa are mehatxugarriagoa agertzen zaigu. Izan ere, gizabanako batzuen nahiaren nagusitasunak biztanle guztien askatasuna oztopatzen du.”

Artikulu hau Manuel Morillok idatzia da eta “Asociación Cruz de San Andrés”-en argitaratu da.

 

%d bloggers like this: