ANTONIO ARRUE, IDAZTIAK ETA HITZALDIAK

Internetek Antonio Arrueren itzaldi eta idazlanen bilduma sarean irakurtzeko aukera ematen digu: Antonio Arrue, idaztiak eta hitzaldiak. Aita Antonio Zavala euskaltzainak plazaratu zituen eta baita aurkezpena egin ere. Hona hemen aurkibidea eta hasiera ahobizarra kentzeko:

LIBURUA IRAKURTZEN JARRAITZEKO KLIK EGIN HEMEN…

ANTONIO ARRUE, EUSKALTZAINDIAREN SUSPERTZEAN LAGUNDU ZUEN KARLISTA

Antonio ArrueOraingo honetan, zuzentasun politikoak zokoratutako euskaltzale garrantzitsu baten berri eman nahi dugu orrialde hauetan. Oroimen historiko ofizialak aintzakotzat ez hartu arren, lehen mailako euskaltzalea baitugu Antonio Arrue Zarautz (Asteasu 1903 – 1976 Donostia).

Euskarari egin zion ekarpena funtsezkoa izan zen. Gauza askoren artean, Euskaltzaindiaren suspertzean lagundu zuen eta 50. eta 60. hamarkada zail haietan bertsolaritzaren garapenean ere. Errepublika eta Gerra garaian bere jarduera politiko karlistagatik ezaguna, Arrue okerki “frankistatzat” hartua izan da. Karlismoaren joera ofizialaren jarraitzaile bezala (On Jabier Borbon-Parmak ordezkatzen zuena, zeinaren idazkaria izan baitzen), Arruek ez zuen inolaz ere 1937ko apirilaren 19ko Frankoren Batasun Dekretua (FET-JONS) onartu. Aurkakotasun hau dela eta, jazarria, herbesteratua eta kartzelaratua izan zen.

Euskaltzale handi honen irudia ezagutzeko, Manuel Martorell historialariaren lan hau gomendatzen dugu: Antonio Arrue, Euskaltzaindiaren suspertzean lagundu zuen karlista (Euskera, 2011, 56, 3. 847-872. Bilbo).

 

Joxepa Antoni Aranberri “Xenpelar” (1865-1943)

Si quieres leer este texto en español, haz clic aquí.

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

AzalaErrenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eskatuta, Elixabete Perez Gaztelu ikerlariak  Joxepa Antoni Aranberri bertsolariaren biografia plazaratu du. Ikerketa hau Errenteriako Udaletxearen web orrian eskuragarri dago. Honez gain, liburuan jasotzen diren bertso kantatuak ere entzun daitezke toki berean eskeintzen diren entzunezko fitxategietan. Kantaria Mirari Perez Gaztelu da.

Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Errenterian jaio zen 1865. urteko urtarrilaren 7an. Ama, Maria Luisa, Xenpelar bertsolariaren arreba zen (Antonio Zavala, Errenteria’ko bertsolari zaarrak, Auspoa, 1968). Bere osabarengandik ez ezik, bere amarengandik ere bazetorkion Joxepa Antoniri bertsotarako jaiera. Lau urte bete baino lehen, amarik gabe geratu zen. Post hau irakurtzen jarraitu

1812ko Konstituzioaren 200. urteurrena

Gaur, 2012ko Martxoak 19, Kadizeko Konstituzioaren berrehungarren urtemuga betetzen da. 1812ko Konstituzioa, “La Pepa” deiturikoa ere –San Jose egunean plazaratu baitzen-, oroitzeko hainbat ekitaldi ospatzen dira. Bere burua testu honen ondorengotzat jotzen dutenen arabera, Kadizeko Konstituzioarekin Espainaren nazio izatea eta askatasuna jaio ziren.

Guk, bat baino gehiago harritu arren, gertakari honek Espainiaren amaieraren hasiera dela deritzogu. Konstituzio liberala herriaren bizkarrera egin zen gerra egoera probestuz. Hortaz gain, bere Erlijioa eta erakunde politiko jatorrak deuseztatu zituen. Askatasunaren izenean, Jainkoaren subiranotasuna eta foruak urratu ziren. Eta berdintasunaren izenean, uniformismo zentralista ezarri. Honela, Espainaren batasuna bermatu ezean, honen haustura sustatu zen. Frantziako Iraultzaren printzipioak aplikatu ziren Kadizen. Espainiaren historiaren azkeneko bi mendeei begiratuz gero, askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna izan dela esan al daiteke?

Aipatutakoaren adibide bezala, herriak Kadizeko Konstituzioari buruz zeukan iritzia islatzen duten bertso batzuk ekartzen ditugu gaurkoan. 1823an, Markina, Xemein eta Etxebarri (Bizkaia) aldeko errealistek jarritakoak dira, liberalen kontrako garaipena ospatzeko. Baino bertso hauek ulertzeko, Post hau irakurtzen jarraitu

Asko maite zaitut Ama!

2010eko Bertso Egunean Miren Amurizak eta Maddalen Arzallusek amei eskeinitako bertsoa ekartzen dugu. Simone de Beauvoirek “Bigarren sexuan” (1949) amatasuna eta familiaren inguruan esan zituenak gure kulturan eragin sakona izan dute. Hala eta guztiz ere, errealitateak egunero esaten digu amatasuna eta familia ditugula gure gizartean eta norbanakoaren bizitzan baliorik estimagarrienak eta, beraz, gehien zaindu eta babestu beharrekoak. Hala ikusten dugu XXI. mendeko bertsolari hauek kantatutako bertso hunkigarri hau entzunez gero. Bejondaiela!

%d bloggers like this: