Gero

Axular idazle haundiaren maisulana da Gero. Bordelen argitaratua izan zen 1643 urtean. Euskal hizkuntzako prosan erreferentzia, eta klasikoen artean klasikoena dugu berau. Konbertsioa berandutzeak arimarentzako suposatzen duen kalteaz eta arriskuaz hitzegiten zaigu bizitasun haundiko sermoi moduan. Hizkuntza egitura landua, hiztegi ezin aberatsagoa eta kultura baliabide izugarriak darabiltza Axularrek, bere arrazoiak argitzeko eta indartzeko klasikoetara, Elizako jakintsuetara, Eskritura Santuetara eta bizitza arrunteko adibideetara maiz jotzen duelarik.

 Jakin-gosez bazaude, egin klik hemen!

%d bloggers like this: