IKURRINA, EUSKAL HERRIKO BANDERA?

Ikurrina. Irudia: Wikipedia

Orain gutxi gertatutako udal osaketak eta aurreikus daitekeen Nafarroako Gobernuaren eraketak sinboloen legea eta ikurrinaren auzia mahai gainean jarri dute, berriz ere.

Bistakoa da pertsona askok “bigurutzeduna” beretzat jotzen duela. Egia da ere “Euskal Herria”ren sinbolo bezala erabili ohi dela eta erabiltzen dela. Baina, zer da bandera honek, berez, ordezkatzen duena? Jatorriz, Eusko Alderdi Jeltzalearen eta baita Arana-Goritarrek amesturiko Bizkaia independientearen (gero “Euskadi” izango zena) bandera bezala ezarri zen ikurrina. Harrezkeroztik, gauza ezberdinen zeinua izan da, atxikitze abertzalearen barruan betiere: euskal kulturarena eta  Euskal Autonomi Erkidegoarena, besteak beste.
Hortaz, sinbolo honek jatorri eta zentzu politikoa dauka eta, jakina, abertzalea. Oso bestelakoa da, ordea, “Euskal Herria” izenaren esanahia. 2004an Euskaltzaindiak plazaratutako txostenean, izen hau “kultura ezaugarri aski jakinak dituen herrialdea adierazteko” erabiltzen dela esaten du, “politika eta administrazio mugen nahiz ezberdintasun historikoen gainetik erabilia”. “Izen hori euskara + herri hitzetatik sortua da, hots, ‘euskararen herria’. Halaber, “izen hori guztiena da, eta horregatik ezin daiteke alderdikeriaz erabil, zoritxarrez inoiz gertatu eta orain ere gertatzen bada ere”. Are gehiago: “izen hori ez dela izate politiko administratibo konkretu baten baliokide” gaineratzen du.

Honela, “Euskal Herria” ez da erkidego bat eta ezin da zentzu politikoan erabili. Hau dela eta, ezin da esan ikurrinak “Euskal Herria” ordezkatzen duela, bandera hori sinbolo politiko bat delako. Sabino Aranak, hain zuzen ere, zentzu politikoa ez izateagatik baztertu zuen izen hau eta, horren ordez, “Euskadi” neologismoa ezarri zuen. Hala ere, azkeneko hamarkadeetan, abertzaletasunak -ezkertiarrak batik bat- “Euskal Herria” izena bereganatu du bere ideologiarekin, proiektu politikoarekin eta bandera abertzalearekin modu desegokian uztartuz. Euskaltzaindiak izen hau alderdikeriaz erabilitzen dela salatzen du. Gizarte zibilaren ardura da “guztiena den izen hori” alderdi politikoen eskuetan ez uztea.

ANTONIO ARRUE, IDAZTIAK ETA HITZALDIAK

Internetek Antonio Arrueren itzaldi eta idazlanen bilduma sarean irakurtzeko aukera ematen digu: Antonio Arrue, idaztiak eta hitzaldiak. Aita Antonio Zavala euskaltzainak plazaratu zituen eta baita aurkezpena egin ere. Hona hemen aurkibidea eta hasiera ahobizarra kentzeko:

LIBURUA IRAKURTZEN JARRAITZEKO KLIK EGIN HEMEN…

¿QUO VADIS EUSKAL HERRIA?

Galdera horrek, niri behintzat, tristura handia sortzen dit.

Gaur egungo “abertzaleek” – liberal-demokratek zein marxista-aurrerakoiek – ikusarazten diguten Euskal Herriaren zatiketa politikoa, bi herrialde eta hiru erkidegoren artean banatuta egotea, alegia, ez da pairatzen ari garen zarrastarik handiena, ezta antzik ere. Post hau irakurtzen jarraitu

“Abertzalea” ote da euskara?

Si quieres leer este texto en español, haz clic aquí.

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

Norena da euskara? Zein da bere ideologia? Abertzalea? Ez-abertzalea? Eskuindarra? Ezkertiarra? Erregezalea? Errepublikazalea? Liberala? Sozialista?… Gai korapilatsu eta polemiko hau argitzearren Endrike Knörr euskaltzainak 1990an Diario de Navarran idatzitako artikulu interesgarri hau transkribatzen dugu. Zein izango ote da erantzuna? Post hau irakurtzen jarraitu

EAJk irabaziko ditu hauteskundeak CISen arabera

¡Si quieres leer este artículo en español, aprieta aquí!

EAJk irabaziko ditu EAEko hauteskundeak eta bigarren indarra EH Bildu izango da, CISek egindako inkestaren arabera. Ikerketa Soziologikoen Zentruaren lan honek dionez, EAJk 27 legebiltzarkide lortuko ditu, eta Bilduk 21 edo 22.

Patxi Lopezen PSE-EEk 14 legebiltzarkide lortuko ditu, ondoren PP dago 9 edo 10 eserlekurekin. Ezker Anitzak 3 eskuratuko ditu aurreikuspen horren arabera. Honela, UPyDk ez du legebiltzarkiderik izango.

Bizkaian EAJk irabaziko du botoen % 42,4 eta 12 eserlekurekin. Bigarrena EH Bildu izango da botoen % 19,2 eta 5 legebiltzarkidekin. PSE-EEk, botoen % 17,4rekin, 5 eserleku izango ditu. PPk 2 legebiltzarkide lortuko ditu eta Ezker Anitzak bat besterik ez.

Gipuzkoan, EH Bilduk irabaziko du botoen % 34,8arekin, 9 edo 10 legebiltzarkide lortuz. Bigarren postua EAJrentzat izango da botoen % 31,9 eta 9 parlamentarirekin. PSE-EEk botoen % 16,6 eta lau eserleku eskuratuko ditu. PPk legebiltzarkide 1 edo 2 bereganatuko ditu eta Ezker Anitzak bakarra.

Araban EH Bilduk irabaziko du ere, botoen % 24,7arekin eta 7 eserlekurekin. EAJk % 24 eta sei legebiltzarkide lortuko ditu, PPk bezalaxe (botoen % 22). PSE-EEk botoen % 18,1 eta 5 eserleku jasoko ditu eta Ezker Anitzarentzako izango da geratzen den eserlekua. Post hau irakurtzen jarraitu

Bi Nazionalismoak

Gaur, “nazionalismo” hitza jarrera politiko bat azaltzeko baino gehiago iraintzeko erabiltzen da. Bi nazioren arteko istiluak sortzen direnero, munduko botereek nazio horietako bat (haien gurari berekoiei gutxien komeni zaiena) gaizkiletzat jo eta “nazionalista” deitzen diote.  Tamalez, Euskal Herriak Espainia estatuarekin duen gatazkan ere, Euskal Herriari “nazionalista” izatea egokitu zaio, eta mundu ongilearen zapi zurian dagoen zikingune bat bagina bezala tratatzen gaituzte. Baina, nazionalista deituriko herriak nazionalista bakarrak al dira. Zenbat nazionalismo mota daude? Guztiak berdinak al dira?

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen!
Si quieres leer más, haz clic aquí.

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

Nafarroako Erresuma 1512

Nafarroako Erresuma Euskal Herriak historian izan duen estatu independente bakarra izan zen. Aurten urtemuga garrantzitsu bat ospatzen da. Izan ere, orain dela 500 urte, 1512an, alegia, Nafarroa Garaiak bere errege propioa izateari utzi eta Espainiako erregearen men geratu zen. Horrek, ordea, ez du esan nahi aldi berean erresuma izateari utzi zionik. Erresuma izaten jarraitu zuen 300 urte luzez eta bere legeria propioari eusti ahal izan zion, 19. mendeko guda karlistetan subiranotasuna behin betiko galdu zuen arte.

Urteurren honen ospakizunek hautsa harrotu dute leku askotan. Ba al dugu zer ospaturik? Zeinen alde ospatu behar dugu? Zein estatu izan zen errudun? Ona ala txarra izan zen Nafarroa Gaztelako koroari lotzea? Nahiaz ala bortxaz egin zuen?…

Artikulutxo hau, garai hartako gertaerak eta ondorioak analizatzen ditu.

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.
Si quieres leer más, haz clic aquí.

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

%d bloggers like this: