EAJk irabaziko ditu hauteskundeak CISen arabera

¡Si quieres leer este artículo en español, aprieta aquí!

EAJk irabaziko ditu EAEko hauteskundeak eta bigarren indarra EH Bildu izango da, CISek egindako inkestaren arabera. Ikerketa Soziologikoen Zentruaren lan honek dionez, EAJk 27 legebiltzarkide lortuko ditu, eta Bilduk 21 edo 22.

Patxi Lopezen PSE-EEk 14 legebiltzarkide lortuko ditu, ondoren PP dago 9 edo 10 eserlekurekin. Ezker Anitzak 3 eskuratuko ditu aurreikuspen horren arabera. Honela, UPyDk ez du legebiltzarkiderik izango.

Bizkaian EAJk irabaziko du botoen % 42,4 eta 12 eserlekurekin. Bigarrena EH Bildu izango da botoen % 19,2 eta 5 legebiltzarkidekin. PSE-EEk, botoen % 17,4rekin, 5 eserleku izango ditu. PPk 2 legebiltzarkide lortuko ditu eta Ezker Anitzak bat besterik ez.

Gipuzkoan, EH Bilduk irabaziko du botoen % 34,8arekin, 9 edo 10 legebiltzarkide lortuz. Bigarren postua EAJrentzat izango da botoen % 31,9 eta 9 parlamentarirekin. PSE-EEk botoen % 16,6 eta lau eserleku eskuratuko ditu. PPk legebiltzarkide 1 edo 2 bereganatuko ditu eta Ezker Anitzak bakarra.

Araban EH Bilduk irabaziko du ere, botoen % 24,7arekin eta 7 eserlekurekin. EAJk % 24 eta sei legebiltzarkide lortuko ditu, PPk bezalaxe (botoen % 22). PSE-EEk botoen % 18,1 eta 5 eserleku jasoko ditu eta Ezker Anitzarentzako izango da geratzen den eserlekua. Post hau irakurtzen jarraitu

%d bloggers like this: