EUSKALDUNA ALA FEMINISTA ALA ERREPUBLIKAZALEA

Ainhoa Aznarez Argazkia: Nafarroako Parlamentua

Aurreko asteazkenean, Podemos-Ahal Duguko Ainhoa Aznarez iruindarra Parlamentuko presidente aukeratu zuten. PSNko politikari ohiak “euskalduna, feminista eta errepublikazalea” bezala aurkeztu zuen bere burua. Aznarezen esaldi honek hainbat gertakizun historiko eta kontraesan ekarri zizkidan burura.

Esaterako, Bigarren Errepublika Epainolak (1931) nekez onartu zuen emakumezkoen botoa. Hala da, garai hartan, indar errepublikazale eta ezkertiarrek atzerakoitzat jotzen zuten emakumea. Hortaz, ez zuten botoa emateko bezain heldua ikusten. Aurrerakoiek ez zioten emakumeari bere kabuz pentsatzeko ahalmena ezagutzen.

Honela, Clara Campoamor izan zen parlamentuan zeuden lau emakumeen artean emakumezkoen botoa defendatu zuen bakarra. Bere alderdiak (Partido Radical) kontra eman zuen botoa. Indalezio Prietok, PSOEko politikari ospetsuak, berrehun baino legebiltzarkide gehiago bezala, kameratik atera eta botoa emateari uko egin zion. Acción Republicanak, Azañaren alderdiak, botoa kontra eman zuen ere.

Gauzak horrela, emakumezkoaren botoa eskuindarrei esker onartu zen: Alcala Zamoraren alderdiak -Derecha Liberal Republicana-, Maurarenak -Partido Agrario Español- eta gutxiengo euskal-nafarrak (EAJ-PNV eta karlistak) alde egin zuten.

Euskarari dagokionez, oroit dezagun Errepublikak euskararen kontra agertu zela erabat. Adibidez, euskararen ofizialtasuna defendatzen zuen Euskal Estatutua deuseztatu zuen (Lizarrako Estatutua).

Zer pentsatuko du honi guztiari buruz Aznarez andereak?

Asko maite zaitut Ama!

2010eko Bertso Egunean Miren Amurizak eta Maddalen Arzallusek amei eskeinitako bertsoa ekartzen dugu. Simone de Beauvoirek “Bigarren sexuan” (1949) amatasuna eta familiaren inguruan esan zituenak gure kulturan eragin sakona izan dute. Hala eta guztiz ere, errealitateak egunero esaten digu amatasuna eta familia ditugula gure gizartean eta norbanakoaren bizitzan baliorik estimagarrienak eta, beraz, gehien zaindu eta babestu beharrekoak. Hala ikusten dugu XXI. mendeko bertsolari hauek kantatutako bertso hunkigarri hau entzunez gero. Bejondaiela!

%d bloggers like this: