BLANCA URGELLEK PRESTATURIKO “GERO”-ren EDIZIO KRITIKOA AURKEZTU DUTE

Axularren Gero liburuaren edizio berria aurkeztu dute gaur, martxoaren 3an, Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak. Blanca Urgell filologoak paraturiko edizio kritikoa da.

Egileak aurkeztu du, José Iribas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak eta Julen Calvo Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako zuzendariak lagunduta.

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sustatu duten edizio berri hau “Mendaur” bildumaren barruan kaleratu da, 6. zenbakia da.

Axularren Gero (1643) liburuak, 1976an Luis Villasantek azkenekoz argitaratu zuenetik, ez du jaso merezi duen arreta kritikoa.

Blanca Urgell filologoak (UPV/EHU) goitik behera berrikusitako testu bat aurkezten du, aurreko edizio guztiak zipriztintzen dituzten akatsetatik garbitua. Honetarako, testua osoki erkatu da hitzez hitz 1643ko princeps edizioaren ale on batekin, eta pasarte ilun edo zalantzazkoetan baita beste bi alerekin eta bi edizio esanguratsurekin ere: Manuel Lekuona (1954) eta Villasanterenarekin (1976).

Argitaratzaileak testua ezartzerakoan ontzat eman du Patxi Salaberri Muñoaren hipotesia, alegia, 1643ko ale batzuetan dauden eskuzko zuzenketak inprentako zuzentzaile batek egindakoak direla eta, beraz, Axularren jatorrizko eskuizkribuaren irakurketa zuzenak direla.

Testu klasikoa lasai irakurtzeko pentsatua

Gainerakoan, edizio berria Villasanteren edizioaren espirituaren ildotik egina da, hots, testu klasikoa lasai irakurtzeko pentsatuaz. Honegatik, Axularren liburua gaurko grafian emana da, gordetzea merezi duten ezaugarri zahar batzuk gorabehera, eta irakurlea oztopa lezakeen zeinu edo markarik gabe.

Edizio berri honen oinarri gisa egindako lan kritikoan interesa lukeenak liburuaren amaieran “testu-oharrak” izenekoak aurkituko ditu, hots, edizioaren aparatu kritikoa; bertan azaltzen dira princeps-arekiko aldaketak oro, eta argitaratzailearen iritziz oraindik ere zalantzazkoak diren pasarteak seinalatzen dira. Aparatu kritikoak testua finkatzeko erabili diren Gero-aren ale eta edizio ezberdinen irakurketak ere jasotzen ditu banan-banan.

Halaber, Geroko gero Axularren liburuaren bigarren argitalpen datagabearen aldaketa garrantzizko guztiak ere islatzen dira lehendabizikoz. Testuaren hizkuntz ezaugarrien bidez Urgellek erakusten du argitalpen horren arduraduna egiantz handiz XVIII. mende hasierako kostako lapurtar apaiz bat izan zela.

Urgellek dioenez, edizio hau ez da, eta ezin izan daiteke, Axularren testuari buruzko azken hitza: aitzitik, edozein hizkuntzatako klasiko handi guztiek bezala, begi kritiko gehiagoren beharra du eta euskal filologiaren garaian garaiko estandarren zorroztarria behar litzateke izan.

Dena dela, ez dago dudarik edizio hau jatorrizko testuaren berrezarpenean eta haren testu-historian aurrerapauso esanguratsua dela. Ororen gainetik, hala sustatzaileeek nola argitaratzaileak nahi lukete edizio berri hau akuilu izatea gaurko irakurleek begiak bihur ditzaten euskararen idatzizko erabileran gure maisuen maisu izan den idazle nafarraren idazlan bikainera.

Liburua eskuratzeko sakatu hemen.

Testua: Euskaltziandia

Euskal Herriaren izateaz

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

¡Si quieres leer este artículo en castellano, haz clic aquí!

Aurreko maiatzan, Euskal Herriaren existentziari buruzko eztabaida baten berri izan genuen. Historialari nafar batek, Santi Leonek, Diario de Noticiasen ondokoa bota zuen: “horixe Euskal Herria asmatu egin dugula, baina bere garaian Espainia edo beste nazio batzuk asmatu ziren bezala eta, hain zuzen ere asmatu egin dugulako, forma emango diogu“.

Adierazpen honek bere oihartzuna izan zuen interneten. Hala, Navarra Confidencialek Leoneren hitzek Euskal Herria kontzeptu politiko gisa asmakizun hutsa zela aitortzen zutela irizten zuen. Honela, egunkari honen arabera, abertzaletasunaren asmoak oinarririk gabe geratuko lirateke.

Santi Leonek Navarra Confidenciali erantzun zion bere hitzak manipulatuak izan zirela argitu nahian: Euskal Herria imaginaria (explicada a los fachas). Navarra Confidencialek berriro idatzi zuen honen inguruan bere irakurketari eutsiz. Hortaz gain, beste historialari abertzale batek erantzun zion Leoneri bere baieztapena huskeria bat besterik ez zela argudiatuz.

Baina eztabaida hau erreinu zaharraren mugak gainditu zituen eta baita Madrilera ailegatu ere Post hau irakurtzen jarraitu

Axular

Gaztelerak Cervantes duen bezala euskal hizkuntzan Axular dugu. Urdaxen jaiotako apaiz honek, arimen salbakuntza helburu nagusi zuela, eta konbertsioa berandutzeak arimarentzako zuen kaltea eta arriskua azpimarratuaz, <em>Gero</em> maisuliburua idatzi zuen lapurteraz XVII medearen erdi aldean. Gaur egunean ere idatzizko prosaren erreferentzia nagusia eta maisulan paregabea izaten jarraizten du. Axular Sarako erretore izan zen 40 urte luzez.
Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen!

%d bloggers like this: