IKURRINA, EUSKAL HERRIKO BANDERA?

Ikurrina. Irudia: Wikipedia

Orain gutxi gertatutako udal osaketak eta aurreikus daitekeen Nafarroako Gobernuaren eraketak sinboloen legea eta ikurrinaren auzia mahai gainean jarri dute, berriz ere.

Bistakoa da pertsona askok “bigurutzeduna” beretzat jotzen duela. Egia da ere “Euskal Herria”ren sinbolo bezala erabili ohi dela eta erabiltzen dela. Baina, zer da bandera honek, berez, ordezkatzen duena? Jatorriz, Eusko Alderdi Jeltzalearen eta baita Arana-Goritarrek amesturiko Bizkaia independientearen (gero “Euskadi” izango zena) bandera bezala ezarri zen ikurrina. Harrezkeroztik, gauza ezberdinen zeinua izan da, atxikitze abertzalearen barruan betiere: euskal kulturarena eta  Euskal Autonomi Erkidegoarena, besteak beste.
Hortaz, sinbolo honek jatorri eta zentzu politikoa dauka eta, jakina, abertzalea. Oso bestelakoa da, ordea, “Euskal Herria” izenaren esanahia. 2004an Euskaltzaindiak plazaratutako txostenean, izen hau “kultura ezaugarri aski jakinak dituen herrialdea adierazteko” erabiltzen dela esaten du, “politika eta administrazio mugen nahiz ezberdintasun historikoen gainetik erabilia”. “Izen hori euskara + herri hitzetatik sortua da, hots, ‘euskararen herria’. Halaber, “izen hori guztiena da, eta horregatik ezin daiteke alderdikeriaz erabil, zoritxarrez inoiz gertatu eta orain ere gertatzen bada ere”. Are gehiago: “izen hori ez dela izate politiko administratibo konkretu baten baliokide” gaineratzen du.

Honela, “Euskal Herria” ez da erkidego bat eta ezin da zentzu politikoan erabili. Hau dela eta, ezin da esan ikurrinak “Euskal Herria” ordezkatzen duela, bandera hori sinbolo politiko bat delako. Sabino Aranak, hain zuzen ere, zentzu politikoa ez izateagatik baztertu zuen izen hau eta, horren ordez, “Euskadi” neologismoa ezarri zuen. Hala ere, azkeneko hamarkadeetan, abertzaletasunak -ezkertiarrak batik bat- “Euskal Herria” izena bereganatu du bere ideologiarekin, proiektu politikoarekin eta bandera abertzalearekin modu desegokian uztartuz. Euskaltzaindiak izen hau alderdikeriaz erabilitzen dela salatzen du. Gizarte zibilaren ardura da “guztiena den izen hori” alderdi politikoen eskuetan ez uztea.

Iruñeko Bataila

Gure Euskal Herri maitean borroka eta guda aunitz izan dira historian. Artikulu honek halako gudaldi bateko pasarte polit bat azaltzen du zeinean Ignazio Deunak berak eta Xabierko Frantzisko Deunaren bi anaiak esku hartu baitzuten.

Jakinminez? Klikatu orduan hemen!

¿Tienes curiosidad? ¡Haz clic aquí!

%d bloggers like this: