Begiak zabal-zabalik

Manuel Morilloren “Rojos y Progres” artikuluaren moldaketa

Si quieres leer este artículo en español, aprieta aquí.

Gorri eta aurrerakoi berez kontzeptu desberdinak dira, nahiz eta bi ezaugarriak uztartzen dituzten pertsona, talde politiko eta kultura elkarte ugari aurki ditzakegun. Bestalde, Europako alderdi zentro-erreformistetan eta AEBko alderdi errepublikarrean kristau-demokrata eta liberal asko aurrerakoiak dira. Horren adibide Gayardon, Madrilgo alkate ohia eta egungo Rajoyren ministroa, eta Arnold Schwarzenegger Kaliforniako gobernadore ohia dira.

Aurrerakoiek, bai beren buruari zentro-erreformistak esaten diotenek (liberalek eta kristau-demokratek), bai gorriek, justizia sozialaren aurka doan ikusmolde okerra dute.

Liberalek eta kristau-demokratek, batetik, denok pairatzen dugun egungo gizarte (des)ordenak bere horretan jarraitzea nahi dute, bere-berezkoak dituen injustizia eta zapalkuntzari eutsiz.

Gorriek, bestetik, onustean edo gaitzustean, gizartearen egitura erabat aldatu nahi dute.

Asmoak asmo, horren emaitzak negargarriak izan dira, gorputzentzat beti, eta arimentzat sarri. Esan gabe doa gobernu gorri batek baino gehiagok jo izan duela sarraski odoltsuetara. Gogora ditzagun, adibidez, herrialde komunistetako „Gulag“-ak.

Nolanahi ere, bai gorriek, bai liberal kristau-demokratek, gaitz neurtu ezineko triskantzak burutu dituzte, hala nola, abortuaren eta in vitro ernalketaren aldeko legeek eragiten dituztenak.

Aurrerakoi guztiek, ezkertiar zein eskuindar, berezko dute naturaren ordena eraldatu nahia, eta honekin batera, gizabanakoaren nahiz gizarte osoaren ikuskera antropologikoa hankaz gora jartzea. Politika eta ekonomiarekiko jarrera ezberdinak izan arren, bat datoz Jainkoaren seme-alabatasunaren fruitua den gizakiaren izaera usteldu nahian.

Hori dela eta, bultzatu, inposatu eta sendotu nahi dituzte gizartea eraldatzeko legeak.

Nora eramango gaitu horrek guztiak?

Hemendik gutxira gure bizitza, garena eta ez garena programatu egingo digute sistema politikoko sailetatik.

Manuel Morillok idatzi “Rojos y Progres” jatorrizko bertsioaren euskararako itzulpena

Artículo original “Rojos y Progres” de Manuel Morillo en español

%d bloggers like this: