Leizarraga eta Itun Berria

Joanes Leizarraga Lapurdiko Beraskoitzen  (Briscous) jaio zen eta ez dakigu zehazki urterik. XVI. mendeko 50. hamarkadan Calvino protestante ospetsuaren  erreforma onartu zuen. 1571 urtean La Rochellen “Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria” argitaratu zuen Leizarragak. Itun Berria euskarara itzultzea izan zen bere lanik garrantzitsuena. Aurrekoaren eranskin bezala  “Kalendrera” eta “Abc edo Christinoen  instructionea”, hau da, kristau ikasbidea, argitaratu zituen baita ere. Erabili  zuen hizkuntza behenafarrera izan zen, Beraskoitzen Lapurdin badago ere, euskalki  hau erabiltzen  delako. Zubereraren kutsua ere bazuen bertako bi apaiz laguntzaile izan zituelako.  Hizkuntza batasuna lortzen saiatu zen bere lana ahalik eta jende gehienak uler zezan. Idatzizko hizkuntza orokor bat eraikitzea  eta garatzea oso garrantzitsua izan zen idazlearentzako. Euskara idatziaren oinarriak jartzen eta garatzen lan bikaina egin zuen.

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen!

%d bloggers like this: