Gorriak eta Aurrerakoiak

Aurrerakoi eta atzerakoi hitzek oso konotazio ezberdinak dituzte. Aukeran, aurrerakoi aukeratu ohi dugu geure burua aurkeztean.Gorri kolorea, berriz, tira handia duen pentsamolde bati lotzen zaio. Baina, denen ahotan dabiltzan hitz moderno hauetan, ba al datoz bat izena eta izana?

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.

Si quieres saber más, haz klik aquí.

Begiak zabal-zabalik

Manuel Morilloren “Rojos y Progres” artikuluaren moldaketa

Si quieres leer este artículo en español, aprieta aquí.

Gorri eta aurrerakoi berez kontzeptu desberdinak dira, nahiz eta bi ezaugarriak uztartzen dituzten pertsona, talde politiko eta kultura elkarte ugari aurki ditzakegun. Bestalde, Europako alderdi zentro-erreformistetan eta AEBko alderdi errepublikarrean kristau-demokrata eta liberal asko aurrerakoiak dira. Horren adibide Gayardon, Madrilgo alkate ohia eta egungo Rajoyren ministroa, eta Arnold Schwarzenegger Kaliforniako gobernadore ohia dira.

Aurrerakoiek, bai beren buruari zentro-erreformistak esaten diotenek (liberalek eta kristau-demokratek), bai gorriek, justizia sozialaren aurka doan ikusmolde okerra dute.

Liberalek eta kristau-demokratek, batetik, denok pairatzen dugun egungo gizarte (des)ordenak bere horretan jarraitzea nahi dute, bere-berezkoak dituen injustizia eta zapalkuntzari eutsiz.

Gorriek, bestetik, onustean edo gaitzustean, gizartearen egitura erabat aldatu nahi dute.

Asmoak asmo, horren emaitzak negargarriak izan dira, gorputzentzat beti, eta arimentzat sarri. Esan gabe doa gobernu gorri batek baino gehiagok jo izan duela sarraski odoltsuetara. Gogora ditzagun, adibidez, herrialde komunistetako „Gulag“-ak.

Nolanahi ere, bai gorriek, bai liberal kristau-demokratek, gaitz neurtu ezineko triskantzak burutu dituzte, hala nola, abortuaren eta in vitro ernalketaren aldeko legeek eragiten dituztenak.

Aurrerakoi guztiek, ezkertiar zein eskuindar, berezko dute naturaren ordena eraldatu nahia, eta honekin batera, gizabanakoaren nahiz gizarte osoaren ikuskera antropologikoa hankaz gora jartzea. Politika eta ekonomiarekiko jarrera ezberdinak izan arren, bat datoz Jainkoaren seme-alabatasunaren fruitua den gizakiaren izaera usteldu nahian.

Hori dela eta, bultzatu, inposatu eta sendotu nahi dituzte gizartea eraldatzeko legeak.

Nora eramango gaitu horrek guztiak?

Hemendik gutxira gure bizitza, garena eta ez garena programatu egingo digute sistema politikoko sailetatik.

Manuel Morillok idatzi “Rojos y Progres” jatorrizko bertsioaren euskararako itzulpena

Artículo original “Rojos y Progres” de Manuel Morillo en español

Bilduk gizartetik Erlijioa deuseztatuko du

¡Si quieres leer este artículo en castellano, haz clic aquí!

Aurreko larunbatean, Euskal Herria Bilduk EAEko hauteskundeetarako egitasmo politikoa aurkeztu zuen. Gauza askoren artean, Bilduk laizismo radikala inposatu nahi du euskal gizartean. Esate baterako, ikastetxe publiko nahiz kontzertatuetan Erlijioa deuseztatu nahi du, “ematen diren irakaskuntzetan, erlijio, filosofia eta ideologia-usteek nahasketarik eragin ez dezaten hezkuntza helburuetan”. Bildurentzat “laikotasuna ezinbestekoa da edozein gizarte guztiz demokratikoa izateko”. Halaber, esparru publikoan ez da egongo gurtzarako tokirik. Hortaz, “ez da lurzoru publikorik emango kultua egiteko lekuak izateko, ez eta hezkuntzarako edo beste xede batzuetarako erlijio-zentroak egiteko ere”. Post hau irakurtzen jarraitu

Bi Nazionalismoak

Gaur, “nazionalismo” hitza jarrera politiko bat azaltzeko baino gehiago iraintzeko erabiltzen da. Bi nazioren arteko istiluak sortzen direnero, munduko botereek nazio horietako bat (haien gurari berekoiei gutxien komeni zaiena) gaizkiletzat jo eta “nazionalista” deitzen diote.  Tamalez, Euskal Herriak Espainia estatuarekin duen gatazkan ere, Euskal Herriari “nazionalista” izatea egokitu zaio, eta mundu ongilearen zapi zurian dagoen zikingune bat bagina bezala tratatzen gaituzte. Baina, nazionalista deituriko herriak nazionalista bakarrak al dira. Zenbat nazionalismo mota daude? Guztiak berdinak al dira?

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen!
Si quieres leer más, haz clic aquí.

Si vous voulez lire ce texte en français, cliquez ici.

1812ko Konstituzioaren 200. urteurrena

Gaur, 2012ko Martxoak 19, Kadizeko Konstituzioaren berrehungarren urtemuga betetzen da. 1812ko Konstituzioa, “La Pepa” deiturikoa ere –San Jose egunean plazaratu baitzen-, oroitzeko hainbat ekitaldi ospatzen dira. Bere burua testu honen ondorengotzat jotzen dutenen arabera, Kadizeko Konstituzioarekin Espainaren nazio izatea eta askatasuna jaio ziren.

Guk, bat baino gehiago harritu arren, gertakari honek Espainiaren amaieraren hasiera dela deritzogu. Konstituzio liberala herriaren bizkarrera egin zen gerra egoera probestuz. Hortaz gain, bere Erlijioa eta erakunde politiko jatorrak deuseztatu zituen. Askatasunaren izenean, Jainkoaren subiranotasuna eta foruak urratu ziren. Eta berdintasunaren izenean, uniformismo zentralista ezarri. Honela, Espainaren batasuna bermatu ezean, honen haustura sustatu zen. Frantziako Iraultzaren printzipioak aplikatu ziren Kadizen. Espainiaren historiaren azkeneko bi mendeei begiratuz gero, askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna izan dela esan al daiteke?

Aipatutakoaren adibide bezala, herriak Kadizeko Konstituzioari buruz zeukan iritzia islatzen duten bertso batzuk ekartzen ditugu gaurkoan. 1823an, Markina, Xemein eta Etxebarri (Bizkaia) aldeko errealistek jarritakoak dira, liberalen kontrako garaipena ospatzeko. Baino bertso hauek ulertzeko, Post hau irakurtzen jarraitu

%d bloggers like this: