“LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE”, BRAILLEN

Libros euskera adaptados a personas ciegas

Argazkia: ONCE

Euskaltzaindia eta ONCEren arteko elkarlanari esker, euskaraz plazaratutako lehenbiziko liburua, Bernard Etxepareren “Linguae vasconum primitiae” pertsona itsuentzat edota ikusmen urritasunak dituzten pertsonentzat egokitutako bertsioa argitaratu da. Erlea aldizkariko bi ale ere bai. Lan hauek Braille alfabetoan eta audio bidezko Daisy sisteman eskeintzen dira.

Aurkezpena aurreko ekainaren 24an egin zen Bilbon. Aurkezpenean, hauek egon dira: Euskaltzaindiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria eta Bernardo Atxaga idazle, euskaltzain eta Erlea aldizkariko zuzendaria; eta ONCErenean, Basilio San Gabriel lurralde-ordezkaria eta Iñigo Arbiza Komunikazio burua. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea ere bertan izan da.

Linguae Vasconum Primitiae

Euskaraz argitaratutako lehen liburua dugu, Garaziko euskaraz alegia. Bordelen izan zen argitaratua 1545 urtean eta lirika guztiz herrikoia dario. Hamabost poemaz osatutako bilduma da. Eskaintza moduko hitzaurre baten ondoren bi poema erlijiosok jarraitzen dute, hurrengo hamarretan amodioari buruz idazten digu idazleak, gordintasunez maiz, hamairugarrena berriz autobiografikoa da, eta azken bietan euskara goraipatzen da.

Oraindik jakinminez bazaude, egin klik hemen!

%d bloggers like this: