Gero

Axular idazle haundiaren maisulana da Gero. Bordelen argitaratua izan zen 1643 urtean. Euskal hizkuntzako prosan erreferentzia, eta klasikoen artean klasikoena dugu berau. Konbertsioa berandutzeak arimarentzako suposatzen duen kalteaz eta arriskuaz hitzegiten zaigu bizitasun haundiko sermoi moduan. Hizkuntza egitura landua, hiztegi ezin aberatsagoa eta kultura baliabide izugarriak darabiltza Axularrek, bere arrazoiak argitzeko eta indartzeko klasikoetara, Elizako jakintsuetara, Eskritura Santuetara eta bizitza arrunteko adibideetara maiz jotzen duelarik.

 Jakin-gosez bazaude, egin klik hemen!

Axular

Gaztelerak Cervantes duen bezala euskal hizkuntzan Axular dugu. Urdaxen jaiotako apaiz honek, arimen salbakuntza helburu nagusi zuela, eta konbertsioa berandutzeak arimarentzako zuen kaltea eta arriskua azpimarratuaz, <em>Gero</em> maisuliburua idatzi zuen lapurteraz XVII medearen erdi aldean. Gaur egunean ere idatzizko prosaren erreferentzia nagusia eta maisulan paregabea izaten jarraizten du. Axular Sarako erretore izan zen 40 urte luzez.
Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen!

%d bloggers like this: